Udal
liburutegiak erabiltzaileen eskura jarri ditu liburu elektronikoak
irakurtzeko 10 gailuren mailegua. Horien bidez formatu digitaleko
testuak pantailan irakurri ahal dira.
Zerbitzu hau erabili ahal izateko, Euskadiko Irakurketa Publiko Sareko txartela,
eta horretarako, dokumentuak ez du blokeatuta egon behar mailegurako
araudia ez betetzeagatik.Era berean, interesa duten erabiltzaileek 18
urte beteak eduki behar dituzte eta NAN dokumentua aurkeztu beharko da.
Liburu elektroniko irakurgailu bakarra utziko da pertsona bakoitzeko,
eta, harekin batera, funtzionatzeko gida azkar bat eta dagokion bateria
kargagailua ere utziko dira.
Itzultzekoan, piztuta eta bateria erabat kargatuta egon behar du irakurgailuak; Horrela, liburutegiko langileek -erabiltzailea aurrean dagoela- konprobatu ahalko dute gailua erabiltzeko egoera onean dagoela.
Maileguaren iraupena 15 egunekoa izango da, eta beste 15 egunez luzatu
ahalko da epea, betiere beste erabiltzaile batek erreserbatu ez badu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina