Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu dira gure ikastetxean.
Dagoeneko pegatina eta literatura lehiaketen irabazleen izenak badakizkigu. 4Ako Marina Erkiziak pegatina lehiaketa irabazi du "Euskara denon ahotan" ekoizpenarekin. Partaide guztien artean egindako zozketan 1Eko Irune Martinez izan da zinemako bi sarreren irabazlea.
Literatura lehiaketa 4Cko Nahia Pérez de San Romanek irabazi du. Idazlan unkigarria aurkeztu du euskararen inguruan. Nahia Sayarrek ere aipamen berezia jaso du lan bikaina egin baitu. Parte hartzaileen artean Leslie Arenasek lortu ditu zinemarako bi sarrera doan. ZORIONAK!!!
Aritz Irazoki, Unai Arruabarrena eta Jon Sanchezek ekoiztu dute sarreran MURAL handi bat "Euskararen trena" leloarekin. Ikasleek post-it ak itsatsi dituzte hainbat aipurekin.
2. eta 4. mailetako ikasleek MINTZODROMOA ospatu dute 6. saioan, non launaka gimnasioan eseri eta haien artean elkarrizketak izan dituzten bitxikeri, azken berri edota norbere kontuei buruz.
Gero denak patiora atera gara eta TRIKITIXA taldeak girotu du goiz hotza.
EUSKARAK 365 EGUN!!!
Aurkezpena
Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina