1990ean, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuen. Maiatzaren 17an izan zen. Gertaera garrantzitsu hori kontuan hartuta, urtero ospatzen da homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurkako eguna.
Sexu askapenaren aurrerapausoak nabarmenak dira gure gizartean. Hala ere, bada zereginik. Azken boladan egin diren ikerketen emaitzak ez dira nahi bezain onak izan. Nerabeen jarrerak aniztasun afektibo-sexualaren aurrean izeneko ikerketa Donostiako hainbat ikastetxetan egin zuten . Horrek datu kezkagarriak utzi zituen eta ikasle askok jokabide homofoboa izaten dutela utzi zuen agerian. Baina ez hori soilik; gainerako ikasle gehienak horien lekuko izan arren, isilik geratzen dira eta jarrera pasiboa izaten dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintzietan bullyng homo-lesbo-transfobikoa gertatzen da. Hortaz, aurreiritzi homofobo eta transfoboak prebenitu behar dira, eta horien kontra borrokatu. Eskoletan homofobia saihestea ezinbestekoa da edonori erabat libre sentitzeko eta bere sentimenduak adierazteko aukera emango dion gizartearen oinarriak finkatzeko.
Gehitu, Ehgam, Aldarte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina