Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2015/05/27

Odol Emaileen Elkarteari lagunduz, biziari baietz esan!


DBH 2. mailako ikasleek Hiritartasuna ikasgaiaren baitan hainbat proiektu burutzen ari dira. Haien artean, ODOL EMAILEAK lortzeko kanpaina. Ikasleen asmoa odola emateko pertsonak lortzea da.
Proiektu honen bidez odolaren garrantziaz jabetu dira, eta ikasi dute askotan, arrazoi ezberdinak direla eta, jendeak odola behar duela. Odola sintetikoki fabrikatzea ezinezkoa da eta gaixoek ezin dute itxaron. Beraz, odol emaileen laguntza ezinbestekoa da.
Informazio gehiago HEMEN.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina