Bihar, ostegunean, 2014-15 ikasturteko mediatekako azken ekintza burutuko dugu. Edizio mundua ezagutuz, irakurzaletasuna bultzatu lelopean ilustrazioari buruzko hitzaldia emango digu Patxi Gallego irakasle eta ilustratzaileak. 4. mailako hainbat ikaslek aukera izango dute ilustrazio lanaren prozesua nolakoa den ezagutzeko.Patxi komikigile gipuzkoarra da. Arte ederrak ikasi zituen Leioan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina