Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2015/05/21

ZABALDU HEGOAK FESTA

DBH 2. mailako ikasleek Hiritartasuna ikasgaiaren baitan hainbat proiektu burutzen ari dira. Haien artean, Juneren Hegoak elkartearekin batera proiektu polita gauzatuko dute datorren larunbatean, maiatzaren 23an, Zabaltza plazan dirua jasotzeko,  ume gaixoen eta bere familien egoera ezagutuarazteko eta ondo pasatzeko.
Juneren Hegoak elkartearen aldeko haurren festan marrazki tailerra, aurpegia margotzeko txokoa, jokoak, dastatzeko tarta goxoak eta ipuin kontaketa Estitxu Mentaberriren eskuz egongo dira goizeko 10etatik 14ak arte.
ZABALDU HEGOAK ZUK ERE!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina