Zabaltza plazako ikuskizunak gaur, 17:30ean hasiera emango dio Irunen egingo den Break Dance-ko Nazioarteko 2. Battle delakoari.
Giroa
berotzeaz arduratuko dena 2014ko Oilar Borrokako Espainiako Txapeldun
izan den Barakaldoko Invert izango da (bat-bateko errimekin aurrez aurre
jartzen diren oilar borrokak bi rapzaleen arteko lehiak dira).
bitartean, Zaragozako Put One DJ-ak soinu-banda jarriko die 3ren aurkako
3ko lehiei.
Epaimahai
ibilbide ezaguneko Break Dance modalitateko hiru dantzari profesionalek
eratzen dute: Jess (Bartzelona), Chino (Madril) eta Tony Le Guilly
(Baiona) izango dira azken hitza izango dutenak Parisetik, Bordeletik,
Baionatik, Bartzelonatik, Madrildik, Sevillatik, Bilbotik, Gasteiztik,
Errioxatik datozen BBoy-en originaltasuna, erritmoa, energia eta
estiloa ebaluatzeko azken hitza.
Lehiaketa horren ondoren, bi bat orduko iraupena izango du, Irunen egingo diren ikuskizunak Bartzelonako Jordi Vilasecaren "Azala 2" koreografiarekin amaituko dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina