Jada astebete pasa da 2014-15 kurtsoa hasi denetik. Martxan gaude gogoz erronka berriei aurre egiteko.
- Mediatekako ordutegia iazkoa bezalakoa izango da, hau da, irailaren 30a arte atsedenaldietan irekita egongo da. Mediatekako irakasleak laguntzeko gaude. Beraz, edozein ikaslek laguntza eska diezaguke edozein momentutan.
- Urriaren 1etik aurrera atsedenaldi, bazkalordu eta arratsaldetan. Astelehen, astearte eta ostegunetan 16:05etan laguntza jarduerak burutzen ditugu, 17:05ak arte. Nahi duten ikasleak gera daitezke lanean, beti gurasoen baimenarekin.
Mediateka erabiltzeko arauak berdinak dira aurten ere.
Elkarbizitza atsegina izan dadin, liburutegia lan egiteko, irakurtzeko
edota informazioa bilatzeko erabili daiteke soilik. Lan giroa egokia
izateko, denok kontrolatu behar dugu ahotsaren bolumena eta egiten dugun
zarata. Bestalde, ordenagailuak modu egokian erabili behar dira beti.
Ongi etorri ikasle, guraso eta langile guztiei!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina