Ekimena martxoaren 15eko ospakizun ekitaldietan kokatzen da , Kontsumitzailearen Eskubideen Egunean, hain zuzen ere.
Lehiaketak bi modalitate ditu. Lehendabizikoa mikromezuei buruzkoa
da. DBHko ikasleei zuzentzen zaie eta 30 hitz baino gutxiagoko mezuak
egin behar dira, laguntza grafikorik gabe. Mikromezuak euskaraz eta
gaztelaniaz egin ahal dira eta omic@irun.org posta elektronikora bidali beharko dira edo, Irungo Gazte Bulegoaren -lehiaketa honen laguntzailea denez- Whatsapp-aren bidez, 607 771 173 zenbakira, 2015eko otsailaren 28ra arte.
Modalitate honetako sariak Samsung Galaxy Tab4 Wifi 16Gb bi tablet dira, hizkuntza kategoria bakoitzean, tablet bat.
Urte
honen gaiaren proposamenarekin, OMIC-etik irundar gazteei bota nahi
zaien galdera, beharbada, zenbait neurrigabekoa iruditu ahal da baina
hausnartzen badugu pixka bat, hainbesterako ere ez da. Azken
finean, mundua, humanitatea, haustura handiak edota gertaera gakoen
bidez ez da eraldatu soilik, baizik eta ere egunerokoaren ekintza txikiei
esker. Ekintza hauek, gehituta eta denboran luzatutak gizakiaren
garapena aldatu egin dute; aldatu eta, espero dezagun, hobetuz ere. Horregatik,
bakoitzaren ekarpenak bere eguneko kontsumoan oso era garrantzitsuan
eragin dezakeela pentsatzen dugu. Gure eguneroko ohituretako
eraginkortasun handiago bati esker humanitatearen jasangarritasunean
hoberako eragina izango duelakoan gaude. Hauxe da edizio honetan gure
hiriko gazteei botatzen zaien gaiaren esanahia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina