Gaur "Ostegun potoloa" da. Inauteriak, jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira eta antzinako paganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hasteari loturik. Inauterien ezaugarri berezia da, beste jaien aldean, umore, parodia eta satira giroa, gizarte ordena urratu eta alderantzikatzen duena. Bihar, hilak 13, Toki Alaiko Inauteri Jaialdia ospatuko dugu eta ikuskizun paregabeaz disfrutatuko dugu. Mozorrorik onena, koreografiarik onena eta euskal izaera duen emanaldirik onena sarituak izango dira. Sari berezia irakasle umoretsuenarentzat izango da.
ONDO PASA ETA JAIEGUNETAN GOZATU!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina