Xabi Ugalde eta Raul Martinez, Toki Alaiko ikasle ohiak, Sangre de Mono musika taldeko kideak dira. 2014. urtean hamabost kontzertu baino gehiago eman dituzte eta bere lehen diskoa argitaratu dute, La rebelión del Simio.
Sangre de mono 2009 urtean hasten da rap/ragga
talde bezala. Bi abeslarik osatzen zuten taldea eta oinarri musikaletaz
lagundurik, abestiak sortzen hasi ziren. Hurrengo urteetan Dj bat eta bi gitarrista gehitu ziren taldera.
2013an, bi abeslarietako batek taldea utzi zuen. Momentu
horretan taldeak, oinarri musikalak alde batera utzi eta abesti
originalak sortzea erabakitzen du. Urte berean, bateri-jolea (Raul) eta baxu-jolea (Xabi) sartu ziren taldean haize eta estilo berriak ekarriz.
2014an, Sangre de Monok bere lehen CDa, La rebelión del simio,
grabatzen du baliabide gutxiekin, autoedizioaren aldeko apustua eginez. Lehen lan honetan, rumba, vals,
reggae… estiloak nahasten dira, betiere ragga/ska erritmoetan
oinarrituta.
Informazio iturriak:
http://www.sangredemono.com/eu/presentacion.php
Irunero aldizkaria
Aurkezpena
Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina