EAEko hamar gaztetik lau azken hilean liburutegietara edo mediatekara joan dira, Gazteen Euskal Behatokiak
 argitaratutako datuen arabera. Hain zuzen, behatoki honek 2012ko 
martxoan, EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen lagin adierazgarri bati
 egindako inkesta batetik ateratako datuak dira hauek. Horien arabera, 
2012ko martxoan EAEko gazteen % 39k adierazi zuten aurreko hilean 
liburutegi edota mediatekaren batera joan zirela.
Adinen arabera handiagoa da liburutegietara joaten diren 
gazteen ehunekoa. 25 eta 29 urte bitarteko gazteen artean laurdenak 
baino pixka bat gehiago dira liburutegietara hurbiltzen direnak (% 28), 
15 eta 19 urte bitartekoen artean erdiak baino gehiago izatera iritsi 
dira (% 54).
Azken bost urteetan liburutegietarako joera zabaldu egin da. Hala 
ondoriozta daiteke inkesta honetako datuak 2007 eta 2008 bitartean Kulturaren Euskal Behatokiak eginiko antzeko inkesta batetik ateratakoekin alderatzen baditugu. Bost urtean %33tik %39ra igo da portzentaia.

 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina