Aurtengoan ere, maiteminduen egunaren karietara abiatuko da Hendaiako
euskarazko 5. maitasun gutun lehiaketa, idazle profesional zein amateur
guziei irekia.
Lehiaketa hau Hendaia.com elkarteak du antolatzen, eta laugarren
aldikotz HENDAIA EUSKARAZ euskararen hilabetearen egitarauaren baitan
kokatzen da, Hendaiako Herriko Etxea ekimen honen laguntzaile nagusi
izanik.
- Hendaia.com elkarteak gutunak otsailaren 14tik goiti
jasoko ditu.
- Bi sail berri irekitzen dira: haurren saila (8-11
urtekoak), eta nerabeena (12-16 urtekoak). Haurrek testu laburragoa
aurkezten ahalko dute, marrazki batez irudiztaturik.
Aurtengo edizioaren gaia hauxe da : “Zer da maitasuna?”. Oinarriak www.hendaia.eu web gunean eta Facebook-en (Hendaia.com elkartearen orrian) kontsulta daitezke.
OINARRIAK
Aurkezpena
Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina