emakume
eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen indarkeriaren
kontrako konpromiso aktiboa aldarrikatu eta biktimekiko elkartasuna
adierazi nahi dugu. Urte osoan zehar emakumeenganako indarkeria-mota
ororen kontra egiten den lanaren parte da egun hau oroitzea.
Indarkeria
sexista prebenitzeko, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida
prozesuak sustatuko ditugu jendarte eraldaketan laguntzeko.
Neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egin diezaioketen aurre erakusten duten jarrerak landuko dira tutoritza saioetan eta baita ikasgaietan ere, errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak, hain zuzen ere.

Ikasleek
sortutako hormairudi eta pegatinekin ikastetxea apainduko dugu eta
hauen arteko lanik hoberena sarituko da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina