Jada bi aste pasa dira
2015-16 kurtsoa hasi denetik. Martxan gaude gogoz erronka berriei aurre egiteko.
- Mediatekako ordutegiak aldaketa txiki batzuk izango ditu: Liburutegia txirrinak jo baino bost minutu lehenago hustuko da.
- Irailaren 30a arte atsedenaldietan irekita egongo da.
- Urriaren 1etik aurrera atsedenaldi, bazkalordu eta arratsaldetan. Astelehen, astearte eta ostegunetan 16:05etan laguntza jarduerak burutzen ditugu, 17:05ak arte. Nahi duten ikasleak gera daitezke lanean, beti gurasoen baimenarekin.
Mediateka erabiltzeko
arauak berdinak dira aurten ere.
- Elkarbizitza atsegina izan dadin, liburutegia lan egiteko, irakurtzeko
edota informazioa bilatzeko erabili daiteke soilik.
- Lan giroa egokia
izateko, denok kontrolatu behar dugu ahotsaren bolumena eta egiten dugun
zarata.
- Bestalde, ordenagailuak modu egokian erabili behar dira beti.
- Bukatzeko, mediatekan ezin da jan.
- Mediatekako irakasleak laguntzeko gaude. Beraz, edozein ikaslek laguntza eska diezaguke edozein momentutan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina