“Bidasoatik Mundura, Sasoi Erronka”, Bidasoa inguruko ikastetxeen arteko Munduari bira emateko bidai bat da. Programa honen helburu nagusia bizi-ohitura osasungarriak sustatu eta barneratzea, eta eguneroko bizitzaren parte izan daitezen lortzea da, eta, bide batez, ongi pasatzea!
1. eta 2. DBH-ko ikasleek parte hartuko dute 8-12 ikasleko taldeetan.
“Bidasoatik Mundura Sasoi Erronka” programan 3 ekintza nagusi daude:
- Munduko Toura, hiruhileko bakoitzean munduan zehar egin beharrekoa, hainbat herrialde zeharkatuaz.
- Galdeketa, elikadura osasungarriari buruz.
- Bideoa, non hiruhileko bakoitzean ikastetxean egindako ekintzak eta bitxikeriak laburtuko diren.