Urriaren 20an, gure ikastetxeak Donostia International Physics Center-ek (DIPCk) antolatu duen Nobel Sarituen eta puntako ikertzaile eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen arteko topaketan parte hartuko du.
Hauek dira aurtengo gobidatuak:
- David Wineland, Fisikako Nobel Saria 2012
- Rafael Yuste, New York Hiriaren Alkatearen Ikertzaile Gaztearen Saria 2002
- Moderatzaile lanak Pedro Miguel Etxenikek egingo ditu.
Gure ikastetxeko lau ikaslek izango dute parte hartzeko aukera eta ikertzaileei galdera bat egitekoa.
Ikasleak aukeratzeko 4. DBHko ikasle interesatuen artean txapelketa bat
antolatu da. Bakoitzak bere galdera aurkeztu du eta ondoren Natur
Zientzietako mintegiko kideen artean galdera interesgarri, original edo
berritzaileena aukeratu da. Hauek izango dira joango diren ikasleak:
- María García 4A
- Ibon Cipitria 4B
- Maider Garmendia 4C
- Irati Sánchez 4C
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina