Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2015/11/25

Patxi Gallegok eta Xabi Payak bertsolaritzaren munduan girotutako komikia kaleratu dute

 
Bertsolari aldizkaria 100. zenbakira iritsi dela ospatzeko argitaratu da NORK, umorea eta satira erabiliz,  genero beltzari jarraitzen dion istorioa.

Nork komiki liburuaren abiapuntua 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia da. Finala Barakaldoko BECen. Eta parte hartzaileen artean Egaña, lau aldiz txapeldun izandakoa eta ustez lehiatik kanpo gelditzeko asmoa zuena. Baina ez. Finalean da, eta finalisten artean bera nagusi. Txapela jantzi eta agurreko bertsoa kantatu behar duenean, ordea, mikroa ukitu eta ziplo eroriko da elektrokutatuta.

Hortik abiatuta, lau ikertzaile, lau detektibe, jarriko dira buru-belarri Egañaren heriotza ikertu nahian: Amezketako aguazila, Jesika Fletxeberria, Amaia Ezpeldoi eta Bertsocop.

Gaur egun Nork izenburuarekin argitaratu den komikiaren 144 orrialdeetatik 28 bat Bertsolari aldizkarian agertu dira 2013tik hona Hamar bertsolaritxo izenpean. «Lan handia izan da», Gallegok dioenez, eta lan karga hori areagotu egin dute Payak egindako proposamenek: «Pentsatzen nuen sinpleagoa izango zela, baina eginarazi dizkit gauza oso zailak!», «100 bat pertsonaia marraztu behar izan ditut»

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina