Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2013/05/21

ANTARES. PACO DÍAZ VALLADARES IDAZLEA IRUNEN

Pasa den asteartean, hilak 14, ANTARES gazte nobelaren egilea urrundik etorri zen gurera bere obrari buruz hitz egitera eta ikasleen galderak erantzutera.

 Gaztelaniako mintegiak 2., 3. eta 4. mailako hainbat ikasleei Antares nobela irakurtzea proposatu zien pasa den neguan. 20 ikasle baino gehiago ausartu ziren eta ez dira damutu. Gehienak ados daude, eta Pacok idatzitako nobela zoragarria dela uste dute. Gainera, mediatekan idazlearekin hitz egiteko aukera izan zuten eta berak sinatutako ale bana lortu zuten.
Antares obrak Edelvives argitaletxearen Literatur Saria irabazi zuen 2012an.
Idazlearen obra guztiak bezala, hau ere itsasoan kokatuta dago. Pacok honen zergatia , zer teknika erabiltzen dituen idazteko, pertsonaiak asmatzeko, nola aukeratzen dituen izenak, etb... azaldu zigun.
Hona hemen aurkeztutako liburuaren gaztelerazko laburpena eta azala:

SINOPSIS: Keka, hija y nieta de marinos, una mañana falta al instituto para acercarse al puerto a saludar a su padre, capitán del remolcador Antares y, de paso, ver a Abdú, el chico que le gusta. Al llegar, el barco está desierto. Decide subir a bordo, y se tumba en un camarote a esperarlos, pero se queda dormida. Cuando se quiere dar cuenta, el remolcador ha zarpado para rescatar a unos náufragos. Sin posibilidad de volver a puerto, el capitán debe cumplir la misión con su hija a bordo, una travesía imprevisible que val de mal en peor.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina