Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2013/05/21

OINARRIZKO PRODUKTUAK JASOTZEKO KANPAINA

2. MAILAKO IKASLEEK OINARRIZKO PRODUKTUAK JASOTZEKO KANPAINA ABIAN JARRI DUTE. JASOKETA MAIATZAREN 20tik 24ra IZANGO DA.

2012. urtean 21.000 familia baino gehiagok Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren laguntza behar izan zuten. Irunen 3.000 familiek gure laguntza behar dute. 
Errealitate honekin jabetuta, Toki Alaiko 2. DBHko ikasleek oinarrizko produktuak jasotzeko kanpaina martxan jarri dute, gero Elikagainen Bankura eramateko.
Denon artean gehiago egingo dugu!

Elikagaiak eta garbiketa produktuak jasoko dira.

Informazio gehiago blog honetan: congitos2b.blogspot.com.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina