Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2014/02/21

Hi bai aurrera!! Talentu lehiaketa berriro martxan

Bere talentua adierazi nahi duten ikasle guztiek otsailaren 21a arte dute epea idazkaritzan izena emateko.

Publiko moduan ere parte har daiteke, hurrengo hau kontutan harturik:
  • Emanaldia hasitakoan ezin izango da gimnasioan sartu. gimnasioko atetik isiltasunean pasa beharko da.
  • Saioa bitartean errespetuz arituko da ikuslegoa, eserita egonda eta gimnasioan zehar mugitu gabe, jan eta zikindu gabe.
  • Emanaldia bukatzerakoan gimnasiotik jolastokira atera beharko da.

SARIA
  • BI PERTSONENTZAKO ZINEMA SARRERAK ETA BI LAGUNENTZAKO AFARIA, IRABAZLEA BAKARKA ARITZEN BADA.
  • LIBURU, ARROPA EDOTA DISKA DENDA BATEAN EROSTEKO TXARTELA, IRAZLEA TALDEA BADA.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina