Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2014/02/27

MEDIATEKAK BADAUKA BERE KANTA!!!

1E taldeko ikasle batzuek opari zoragarria egin diote mediatekari. Jon Egiaren doinua oinarri eta musikako irakasleak lagunduta abesti polita egin digute. Hitzak eta koreografia Jon, Naroa, Ariana, Carla, Haizea eta Mireiak egin dituzte. Musika- tresnetan Jon, Laura eta Julen aritu dira. Emaitza kantu eder hau izan da. ESKERRIK ASKO BIHOTZ -BIHOTZETIK!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina