Datorren ostiralean, hilak 17, 4DBHko ikasleak Pio Baroja eta Plaiaundi ikastetxeak ezagutzera joango dira.
Bestalde, apirilaren 22an, 1. eta 2. mailetako Frantseseko ikasleak eta 2. mailako Arte tailerrekoak Baionara joango dira egun-pasa.
3. eta 4. mailako Frantseseko ikasleak aldiz, 2 egunez joango dira Bordelera, apirilaren 28 eta 29an.
Geroago, maiatzaren 7 eta 8an, Latineko ikasleak Clunia erromatar hiriko Antzerki klasikoaren jaialdira joango dira. Hortaz aparte, Donemiliaga Kukulan (Errioxa) Yusoko monastegia bisitatuko dute, euskarazko eta erdarazko lehenengo testigantza idatzien sorlekua, hain zuzen ere.
Aurkezpena
Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina