Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2015/04/24

Toki Alaiko lehiaketen irabazleak

  Pasa den ostegunean, hilak 23an, Liburuaren Nazioarteko eguna ospatu genuen eta Concurso de Marcapáginas lehiaketaren eta Literatur Lehiaketaren irabazleak ezagutu genituen.

Eneko Salas, Olatz Iraola, Osane Amiano, Lizar Montagut eta Ibane González dira Concurso de Marcapáginas lehiaketaren irabazleak. Epaimahaia 4. mailako ikasleek osatu dute. Saria Elkarreko 25 euroko balioa duen opari-txartela izan da.

Literatur lehiaketaren irabazleak Alaitz González eta Sara Martínez izan dira Lehen Zikloan eta Maddi Urtxegi eta Arkaitz Cipitria Bigarrenean. Saria liburu elektroniko ultramehe bana  izan da.

ZORIONAK GUZTIOI ZUEN LANAGATIK!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina