Apirilaren 23a,
Nazioarteko Liburuaren Eguna
2015eko Nazioarteko Liburuaren eguna
dela eta, apirilaren 23an mundu osoan ospatzen dena, Toki Alaiko
mediatekak jarduera hauek antolatu ditu irakurzaletasunaren alde.
- Gaztelania Mintegiko 1DBHko “Concurso de marcapáginas” lehiaketaren sari banaketa atsedenaldian burutuko dugu gimnasioan. 4DBHko ikasleak izango dira epaimahaiaren kideak.
- Idazketa lehiaketetan parte hartu duten ikasleek eta interesa dutenek Gorka Calzadaren “Qué es un libro” hitzaldira joateko aukera izango dute. Gorka Calzada, idazlea eta editorea, ikastetxeko irakaslea dugu.
- Maiatzako bigarren astean, Patxi Gallego ilustratzaileak eta ikastetxeko irakasleak 4DBHko ikasleei ilustrazio munduari buruzko hitzaldia emango die.
Irungo Udalak ere ekintza bereziak
antolatu ditu. Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina