Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2014/09/22

Gurasoekin eta Gazteekin programak martxan

"Gurasoekin" gurasoei laguntzeko programan eta "Gazteekin" nerabeei laguntzeko programan izena emateko epea urriaren 15ean bukatzen da. Programa horiek Irungo Udaleko Gizarte Ongizatea, Hezkuntza eta Gazteria Arloak antolatzen ditu.

2014/09/19

Arraun ligako azkeneko paladak


Bermeon eta Portugaleten Ligak azkenengo bi jardunaldiak jokatuko ditu. Bi estropada hauek balioko dute  txapeldun berria izendatzeko, eta baita jakiteko zein lortuko duen igoerarako txartela. Sailkapen nagusian HONDARRIBIAko trainera da lehena.
Horiek horrela, datorren larunbaten Bermeon 18.00etan eta igandean Portugaleten 12.00etan,  amaiera emango zaio  Ligako hamabigarren edizioari.
GORA AMA GUADALUPEKOA!!!

2014/09/18

ESKOLA MATERIALA EROSTEKO DIRU-LAGUNTZAK





Informazio guztia hemen

EKOBIRA FERIA LARUNBATEAN ZABALTZA PLAZAN

Mugikortasun iraunkorraren aste europarra berriz ere Iruna dator aurten "Zure aukera kale hobea" lelopean eta Ekobira azoka jarriko da larunbat osoan Zabaltza plazan.
Aurten, berritasun gisa, EEE Energiaren Euskal Erakundeak ibilgailu elektrikoak (autoak eta bizikleta elektrikoak) probatzeko aukera eskainiko die bisitariei, eta haiei buruzko informazioa ere emango du.
Gainera, nekazaritza ekologikoaren atala ere antolatu da ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarekin batera.
http://www.irun.org



2014/09/12

Break Dance ikuskizuna Zabaltza plazan

"Dantza Hirian" mugaz gaindiko jaialdi ibiltariak kalera ateratzen du dantza garaikidea.
Zabaltza plazako ikuskizunak gaur, 17:30ean hasiera emango dio Irunen egingo den Break Dance-ko Nazioarteko 2. Battle delakoari.

Giroa berotzeaz arduratuko dena 2014ko Oilar Borrokako Espainiako Txapeldun izan den Barakaldoko Invert izango da (bat-bateko errimekin aurrez aurre jartzen diren oilar borrokak bi rapzaleen arteko lehiak dira). bitartean, Zaragozako Put One DJ-ak soinu-banda jarriko die 3ren aurkako 3ko lehiei.

Epaimahai ibilbide ezaguneko Break Dance modalitateko hiru dantzari profesionalek eratzen dute: Jess (Bartzelona), Chino (Madril) eta Tony Le Guilly (Baiona) izango dira azken hitza izango dutenak Parisetik, Bordeletik, Baionatik, Bartzelonatik, Madrildik, Sevillatik, Bilbotik, Gasteiztik, Errioxatik datozen BBoy-en originaltasuna, erritmoa,  energia eta estiloa ebaluatzeko azken hitza.

Lehiaketa horren ondoren, bi bat orduko iraupena izango du, Irunen egingo diren ikuskizunak Bartzelonako Jordi Vilasecaren "Azala 2" koreografiarekin amaituko dira.

2014/09/11

KURTSO HASIERA

Jada astebete pasa da 2014-15 kurtsoa hasi denetik. Martxan gaude gogoz erronka berriei aurre egiteko.
  • Mediatekako ordutegia iazkoa bezalakoa izango da, hau da, irailaren 30a arte atsedenaldietan irekita egongo da. Mediatekako irakasleak laguntzeko gaude. Beraz, edozein ikaslek laguntza eska diezaguke edozein momentutan. 
  • Urriaren 1etik aurrera atsedenaldi, bazkalordu eta arratsaldetan. Astelehen, astearte eta ostegunetan 16:05etan laguntza jarduerak burutzen ditugu, 17:05ak arte. Nahi duten ikasleak gera daitezke lanean, beti gurasoen baimenarekin.
Mediateka erabiltzeko arauak berdinak dira aurten ere. Elkarbizitza atsegina izan dadin, liburutegia lan egiteko, irakurtzeko edota informazioa bilatzeko erabili daiteke soilik. Lan giroa egokia izateko, denok kontrolatu behar dugu ahotsaren bolumena eta egiten dugun zarata. Bestalde, ordenagailuak modu egokian erabili behar dira beti.
Ongi etorri ikasle, guraso eta langile guztiei!!

2014/06/26

IKASTEN IKASI


Ikasteko teknikak lantzea eta barneratzea oso garrantzitsua da modu eraginkorrean denbora eta esfortzua aprobetxatzeko, ahalik eta etekin gehien lortzeko. Hezkuntza Ministeritzak honako web gunean hamaika gomendio ematen ditu ikasten ikasteko.

LA ORACIÓN SIMPLE



SM argitaletxeak Libros Vivos web gunean gaztelaniazko sintaxia lantzeko teoria eta ariketa interaktiboak eskaintzen dizkigu.

2014/06/25

Kurtso amaiera

DAGOENEKO KURTSOA BUKATU DA. IRUN JAIETAN MURGILDUTA DABIL ETA OPORRETAN GAUDE...
 UDA GARAI APROPOSA DA GUSTUKO DITUGUN LIBURUAK IRAKURTZEKO. GOGORATU UDAL LIBURUTEGIA GOIZETAN IREKITA DAGOELA.
 ONDO PASA UDA!!!!

2014/06/09

KURTSO BUKAERAKO AGENDA




Hona hemen kurtso bukaerako egutegia:
  • Ekainaren 18a, asteazkena: Ohiko ebaluazio saioak.
  • Ekainaren 20an eta 23an: Ezohiko  azterketak.
  • Ekainaren 24a, asteartea: Ezohiko ebaluazio saioak.
  • Ekainaren 26a, osteguna: Noten banaketa.

EZ OHIKO PROBAK
2013-14
EGUNA/ORDUA
Ekainak 20, OSTIRALA
Ekainak 23, ASTELEHENA
8:05
TEKNOLOGIA
EUSKARA/ BE/ ERLIJIOA
9:05
GIZARTE
GAZTELANIA
10:05
ETIKA/MUSIKA
PLASTIKA (LANAK EMAN)/
INFORMATIKA
(4. MAILA)
11:05
GORPUTZ HEZKUNTZA
BG/LATINA
12:05
INGELESA
NATURA/FK

13:05
MATEMATIKA
FRANTSESA 4 /
TAILERRAK
(1., 2., eta 3. maila)

Ekainaren 19an, ostegunean, ikasturte bukaerako jaia ospatuko da. Egitaraua:
  • Lehenengo 3 saioak: Ohiko eskolak.
  • 10:40etik aurrera:  Talentu lehiaketaren azken fasea, abesbatzaren emanaldia, sari banaketak eta  4. mailakoei agurra.

2014/06/05

Ekainaren 5a, Nazioarteko Ingurumenaren Eguna

Ingurumenaren eguna ospatzen denez, Irungo hainbat ikastetxeko ikasleak Udaletxera joango dira, Agenda 21 proiektuaren baitan burutu dituzten ekintzak partekatu eta azaltzera.

2014/06/02

Mediatekako ordutegia

Ekainean jardunaldi trinkoa egiten dugunez, astelehenetik ostirala arte ondorengo ordutegian Mediateka irekita egongo da:

  9:55-10:20
12:05-12:20

Euskal Eskola Publikoa Go! Go!

Atzo ospatu zen, Ibilaldiaren data berean, Euskal Eskola Publikoaren Jaia Bizkaian, Gorantz goaz. Go! Go! lelopean. EHIGE euskal eskola publikoko gurasoen elkarteak eskerrik beroenak eman dizkie Balmasedara etorrita Euskal Eskola Publikoari babesa eman dieten milaka pertsonei, Balmaseda eta Enkarterrietako hezkuntza-komunitateei eta Euskal Eskola Publikoa jai-giroan aldarrikatzeko laguntza eman dieten erakundeei.

Mafaldak 50 urte

Mafaldak 50. urteurrena ospatzen duenean, Quino, bere sortzailea Premio Príncipe de Asturias izendatu dute. Martxoan, Frantziako intsignietatik ezagunena eta garrantzitsuena eman zioten, hau da, Ohorezko Legioa.

Coca-Cola talentu lehiaketan ikasleak irabazle

Toki Alai ikastetxeko 2. mailako   Elaia Iriarte eta Maider Garmendia irabazle suertatu dira Euskarazko Narrazio Laburraren Lehiaketan.

Sari banaketa maiatzaren 29an ospatu zen Bilboko Itsas Museoan. Zorionak!!!

MATEMATIKAN IKASLEAK TXAPELDUN

DBHko ikasleek kalkulu mentala lantzeko SuperTmatik lehiaketan parte hartu dute. Txapelketa egin ondoren, 1. mailako bi ikasle iritsi ziren finalera: 
Xabier ETXEBERRIA 1. B gelako eta Oihane ZALDUA 1. A koa.

Munduko finala on-line egin ondoren, Xabier TOP 10ean 7a. gelditu da, Munduko 7.a bere taldean eta Oihane oso gertu. ZORIONAK biei!!!
 
Gero beste txapelketa MATEMATIKO bat egin da institutuan, 2. mailan eta, larunbat honetan Gipuzkoako finalera ikasle hauek joango dira:
    2. A gelatik: Alex MARTIN Kr.
    2. E gelatik: Mikel FERRER eta Ibon CIPITRIA

2014/05/22

4. mailako ikasleak BILBON

Gizarte mintegiko programazioaren baitan Bilbo hirian zehar hainbat ekintza burutuko dituzte, Bilboko Arte Ederren Museoa bisitatzea, besteak beste.

Grecoren heriotzaren laugarren mendeurrena ekartzen du gogora Bilboko Arte Ederren Museoaren grecoak aurkezpen bereziak. Museoaren bilduma iraunkorrean dauden Grecoren bi artelanen -San Frantzisko otoitzean Gurutziltzatuaren aurrean (c. 1585)eta Deikundea (c. 1596-1600)- ezkutuko ezaugarriak erakutsiko dizkie ikasleei, asmo didaktikoz eta bitarteko teknologikoekin.
http://www.museobilbao.com

2014/05/12

Elikagaien jasoketa solidarioa

Aurten ere, 2. mailako ikasleek Hiritartasuna ikasgaiaren programazioaren baitan Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin elkarlanean dihardute.
Krisian murgilduta, Euskal Herrian ehunka familientzako  oso zaila edo ezinezkoa da egunero jatekoa eskuratzea. Egoera ulertezin hau konpontzen saiatzen dira Elikagai Bankuak.

Aste honetan zehar ikastetxera oinarrizko elikagaiak eta garbitzeko produktuak ekartzeko aukera daukagu. Lekaleak, arroza, azukrea, arrai eta barazki kontserbak ekar daitezke, hau da, usteltzen ez diren janariak, hain zuzen ere.







Ahal izanez gero, parte hartu!!

Périgueuxeko ikasleak Irunen


Martxoan egon ziren 4. mailako frantseseko ikasleak Périgueuxen, hango ikasleen familiekin. Irteera mordoa egin zituzten ingurunea ezagutuz, eta oso ondo pasa zuten denek.
Orain berriz, haiei tokatzen zaie gurera etortzea. Bihar ezagutuko dute gure ikastetxea eta Irungo Udaletxeara joango dira. Hortaz aparte, Bilbo, Urdaibai, Donostia, Eunate eta Iruñea ezagutuko dute astean zehar. Gustora egongo direla espero dugu. ONGI ETORRI!!!

IKERKUNTZA ZIENTIFIKORAKO TAILERRA IBARLA ERREKARA

 2011-12 kurtsoan Toki Alaiko ikasleek Hiritartasuna ikasgaiaren proiektu solidarioa burutzen, Ibarla errekaren garbiketan jardun zuten.

Ibarla erreka garbiketa baino lehenago.

Ibarla erreka garbiketa eta gero












Diario Vasco egunkarian jaso zuten berria: Hiritartasuna garbiketa


Oraingoan, 3. mailako Ikerkuntza zientifikorako tailerreko ikasleek azterketa kimikoa egin dute Ibarla errekan, baita bertoko biodibertsitatearen inguruko ikerketa ere.