2. mailako ikasleek kurtsoan zehar hainbat proiektu garatu dituzte HIRITARTASUNA ikasgaian.
2A taldeak odol emaileak lortzeko kanpainia bultzatzen ari da eta aste honetan Radio Irun-era joango dira-
2Bko ikasleek elikagaien jasoketa prestatu dute eta aste honetan hainbat supermerkatuetan elikagaik jasoko dituzte Elikakaien Bankura eramateko.
2C taldeak pertsona ezinduen errealitatea ezatuarazteko helburuarekin, GUREAK elkartea bisitatzera joango da.
2Dko ikasleek Artiako Eguneko zentrua bisitatuko du, Agureak ON-LINE proiektuarekin.
2E taldea Ibarla errekaren garbiketan dihardu, Ingurunea Zaindu proiektuarekin.
mediatekatokialai
Aurkezpena
Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.
2016/05/16
MAIATZAK 17, ANIZTASUNA ABERASTASUNA
Maiatzak 17, LGTB-fobiaren kontrako eguna
Osasunaren
Munduko Erakundeak (OME), 1990eko maiatzaren 17an hain zuzen ere,
homosexualitatea eta transexualitatea gaixotasun mentalen ataletik kendu
zituen, zientziari eta arrazoiari aurre eginez gizartean zeuden
aurreiritzi historikoak gaindituz.
Maiatzak
17ko ospakizun hau egitea ezinbestekoa da; betidanik, gizarteak
homosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta genero
konportamentu ez normatiboak ez baititu onartu, are gehiago diskriminatu
egin baitu. Gure inguruan azken hamarkadatan aurrerapauso itzela eman
bada ere, esaterako, bisibilizazioan, onarpen mailan, eta
lege-berdintasunean, oraindik benetako berdintasuna lortzeko bide luzea
geratzen da: egun, zoritxarrez, bazterkeria, jazarpena, diskriminazioa
jasaten dira.
TOKI ALAIKO LITERATUR LEHIAKETAREN IRABAZLEAK
Ikasle askok parte hartu zuten Literatur Lehiaketan eta oso zaila izan zen irabazle bakar bat izendatzea. June Cobo eta Jon Mokoroa izan ziren euskarazko testurik hoberenak idatzi zituztenak eta Sara eta Laura Martinez ahizpak gaztelaniazko idazlerik onenak dira. Aipamen berezia Koulé Coulibaly, Cristian Aramendi eta Peio Iriartek jaso zuten.
2016/04/14
TOKI ALAIKO LITERATUR LEHIAKETA
Toki Alaiko Literatur Lehiaketa martxan dago. Idazlanak edozein gaiari buruzkoak izan daitezke eta edozein testu-motari egokitu. Ikasketa Buruaren bulegora zuzendu behar dira idazlanak apirilaren 18a baino lehenago. Goitizena erabiliz sobre handi batean aurkeztu behar dira, geletako kortxoetan dauden oinarriak jarraituz. Iaz bezala, 4 sari banatuko dira, euskarazko eta gaztelaniazko idazlan hoberenentzat bi maila edo kategorietan sailkatuta.
Sari banaketak apirilaren 28an ospatuko dira. Parte hartzaileek gonbidapena jasoko dute ordua eta lekua zehaztuta. Egun horretan bertan, baita Concurso de Marcapáginas-en sariak banatuko dira.
Sari banaketak apirilaren 28an ospatuko dira. Parte hartzaileek gonbidapena jasoko dute ordua eta lekua zehaztuta. Egun horretan bertan, baita Concurso de Marcapáginas-en sariak banatuko dira.
PEIO IRIARTE 2016KO GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETAN
Martxoaren 11n Aretxabaletan kantatu zuen
Peio Iriartek, 2016ko Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.
Lehendabiziko parte hartzea izan du Peiok, Txingudiko Bertso Eskolako
kideak. 60-70 lagunen aurrean kantatu zuten bertsolariek Murualde
elkartean. Saioa eta gero, oso pozik zen Peio egindako lanarekin,
aberasgarritzat hartzen du Aretxabaletako esperientzia, eta ikasten
jarraitzeko motibazioa eman diola esan digu.
Era berean, Irunabarretik, bereziki
eskertu nahi dugu azken hilabete parean Arkaitz Oiarzabal “Xamoak”
Peiori emandako laguntza guztia, bai eta Egoitz Zelaia (Peioren
irakaslea), Abel Zabala eta Igauri Lopetegi ere, saioaren egunean berean
Peio Aretxabaletara lagundu izanagatik.
Zorionak PEIO!
2016/03/15
IKASKETA BIDAIA
4. mailako ikasleak Katalunian daude Ikasketa bidaian aste osoan zehar. Atzo raftina egin zuten. Gaur, aldiz, eta bihar Bartzelona bisitatuko dute, hango ondarea ezagutu eta gozatzeko. Ostegunean Tarraco hiriko aztarna arkeologikoak ezagutzeko aukera izango dute. Azkeninik, ostiralean Port Aventura parkera joango dira eta etxerako bidaia egingo dute gauez. aste osoan zehar Cambrilseko Camping Joan-en lo egingo dute. Ondo pasa!!!
2016/03/07
DBH1eko ikasleekin hondakinak murrizteko eta berrerabiltzeko lanean
gabiltza. Horien artean, jangelan konposta egiten ari gara Zisare Txingudi proiektuaren barruan. Etxeko ohiturei buruzko inkesta anonimoa
egiten ari dira blogaren barruan eta etxean ditugun ohiturei buruzko
zortzi galdera motz azaltzen dira (birziklatzen ote dugun, erosketak
egiterako garaian ditugun ohiturak...).
Galdetegia erantzuteko: http://zisaretxingudi.org/gurasoentzat-inkesta-2/
Frantseseko ikasleak Hendaiara
ÉCHANGE SCOLAIRE: IRUN-BAYONNE
2. mailako Frantsesa tailerreko ikasleek Irun-Baiona ikasle-trukean parte hartuko dute. Txingudi ikastolako Frantsesa tailerreko ikasleekin batera, Hendaiako Bellavista aterpetxera joango dira; bertan, Baionako Saint Joseph ikastetxeko ikasleekin egongo dira, eta elkar hobeto ezagutzeko, bi egun horietan hainbat jarduera egingo dute.
2016/03/01
Literotordua
Oraingo honetan Patxi Gallego lankidearen Nork nobela grafikoa irakurriko dugu irakasleok egilearekin ospatuko den literatur saio informala baino lehen.
Bikoteka irakurtzen programa berriro martxan
GAztelania mintegiak 1. DBHn martxan jarri du aurten ere Bikoteka Irakurtzen Programa.
Programa hau Berdinen arteko Tutoritzan oinarritzen da. Helburu orokorrak bi dira: irakurketa gaitasuna garatzea eta elkarri laguntzen ikastea.
Informazio ehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.
Zergatik, Jamil?
Zergatik, Jamil? antzezlanaren protagonistak
zalantzak, drama eta intriga dira.
Tartean antzerki taldearen ikuskizuna ikustera joan ziren 1. eta 2. DBHko ikasleak Amaia Antzokira pasa den hilabetean.
Udalekuak
Betti Gotti euskara Kultur elkarteak gazteentzak udalekuak antolatu ditu Zuhatzako irlan 2016ko udaran disfrutatzeko. Izena emateko klikatu hemen http://bettigotti.eus/
UDA BETE ABENTURA, EUSKARAZ, ZURE ESKURA!
Martxoaren 7tik aurrera izena eman daiteke udalekutara joateko. Informazio gehiago hemen.
UDA BETE ABENTURA, EUSKARAZ, ZURE ESKURA!
Martxoaren 7tik aurrera izena eman daiteke udalekutara joateko. Informazio gehiago hemen.
2016/01/29
NanoKOMIK erronka
CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako erronka abian jarri dute 2016ean zehar garatuko den nanoKOMIK proiektuaren baitan.
Erronkaren bitartez, istorio original eta ideia berriztagarriak
sortuko dituzte gazteek, eta ondoren, marrazkilari profesional batek lehenengo nanofikziozko komiki partehartzailean birsortuko ditu.
SORTU ZURE NANOKOMIKIA - Erraza da!
Erronka "nanobeteredun" superheroi bati buruzko istorio grafikoa sortzean datza, hau da, nanozientzia eta nanoteknologiari esker gaitasun eta trebetasun sofistikatuak bereganatzen dituen pertsonaia. Horretarako, honakoa jakin behar duzu:
SORTU ZURE NANOKOMIKIA - Erraza da!
Erronka "nanobeteredun" superheroi bati buruzko istorio grafikoa sortzean datza, hau da, nanozientzia eta nanoteknologiari esker gaitasun eta trebetasun sofistikatuak bereganatzen dituen pertsonaia. Horretarako, honakoa jakin behar duzu:
- nanoboterea nola sortu: pertsonaiaren indarra edo trebetasuna sortzeko, zenbait nanobotere eta hauen atzean dauden materialen propietate harrigarriak ezagutu ahal izango dituzte webgunean. Ariketa honek, inspirazio iturritzat lagunduko die, nanobotere berri bat sortzeko edo dagoeneko existitzen den bat berrinterpretatzeko.
- komikia nola sortu: webgunean eskura izango dituzte komikia sortzeko oinarrizko pausoak.
- Epea: otsailaren 1 eta apirilaren 30 bitartean.
- Hizkuntza: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.
- Formatua: gehienez A3 eta gutxienez A4 tamainan, gehienez bi orrialde. Lan digitalizatuen kasuan, inpresio bat orrialdeko, A4 tamainan edo proportzionalean 300 ppp erresoluzioarekin.
- Sariak: 400, 250 eta 100 euroko hiru sari jokoan. Hirugarren saria webgunearen bitartez botatuko da.
- Informazio osoa oinarrietan.
LINGOLANG
Munduan 6.500 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Hizkuntzak dira kulturen adierazle garrantzitsuenetakoak eta beraz, munduko kultura aniztasunari eusteko, hizkuntzak zaindu behar ditugu. Euskarak Euskal Herria du bizitoki bakarra. Gainera, gurean
beste hizkuntza ugari bizi dira. Aniztasuna, beraz, etxean
daukagu.
Gure hiriko hizkuntza aniztasuna erakutsi nahi du Lingolang-ek, euskaraz gain, beste hainbat hizkuntza hitz egiten baitira gure institutu, kale eta auzoetan. Aberastasun hori biltzeko, hizkuntza bakoitzari buruzko informazioarekin batera, Toki Alai BHIko ikasleen artean jasoko dituzten oinarrizko hitzak ezagutu eta entzun ahalko ditugu http://www.lingolang.net/index.html webgunean.
Bakoitzak bere hizkuntza zaindu eta erabiltzeaz gain, beste hizkuntza batzuk ere ikasiz gero, denok aberastuko gara. Eta bakoitzak bereari uko egin gabe, euskara izan dadila guztion arteko kohesio eta komunikazio hizkuntza. Horixe da Lingolang-en nahia eta apustua.
Gure hiriko hizkuntza aniztasuna erakutsi nahi du Lingolang-ek, euskaraz gain, beste hainbat hizkuntza hitz egiten baitira gure institutu, kale eta auzoetan. Aberastasun hori biltzeko, hizkuntza bakoitzari buruzko informazioarekin batera, Toki Alai BHIko ikasleen artean jasoko dituzten oinarrizko hitzak ezagutu eta entzun ahalko ditugu http://www.lingolang.net/index.html webgunean.
Bakoitzak bere hizkuntza zaindu eta erabiltzeaz gain, beste hizkuntza batzuk ere ikasiz gero, denok aberastuko gara. Eta bakoitzak bereari uko egin gabe, euskara izan dadila guztion arteko kohesio eta komunikazio hizkuntza. Horixe da Lingolang-en nahia eta apustua.
2016/01/26
MEDIATEKAKO KATALOGOAREN KONTSULTA
Opacabies Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortu duen
gunea da, mediatekako fondoa katalogatzeko Abies programa erabiltzen duten ikastetxeek zein elkarteek katalogoak elkarri parteka diezazkieten.
2016/01/22
Zeuk Esan laguntza zerbitzua
116111 Zeuk Esan haurrak eta nerabeak orientatzeko, aholkatzeko eta informatzeko zerbitzua da, doakoa eta anonimoa.
Zeuk Esanek adingabe guztien ondoan egon nahi du, lagundu ahal izateko. 116111 telefonoan eta kanal birtualetan (Facebook, Twitter, Tuenti) daude zuretzat!
Deitu edo idatzi dezakezu:
Zeuk Esanek adingabe guztien ondoan egon nahi du, lagundu ahal izateko. 116111 telefonoan eta kanal birtualetan (Facebook, Twitter, Tuenti) daude zuretzat!
Deitu edo idatzi dezakezu:
- Arazorik baduzu eta norbaitekin hitz egin behar baduzu.
- Arazorik baduzu, edo buruan bueltaka dabilzkizun gaiei buruz gure orientazioa edo aholkua behar baduzu.
- Horrez gain, Zeuk Esan-engana jo dezakezu norbait beste norbaitez abusatzen ari dela ikusten baduzu (jazarpena, indarkeria edo bestelako erasoak?)
Oihan Vega Toki Alai BHIn
Aurten ere Euskara Mintegiak Oihan Vega, irrati esatari eta musikaria, gonbidatzen du Toki Alai ikastetxera 3. eta 4. mailako ikasleei bere lanari buruzko hitzaldia aurkeztu dezan.
Sahararen alde
Euskadiko Sahararen aldeko Elkarteen Koordinadorak XII. Elikagaien Karabana antolatu du Tindufera (Argelia), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Toki Alai ikastetxean aste osoan zehar atuna, arroza, pasta, lekaleak, konpresak, eta abar jaso dira.
PLASTIKAko ikasleak Bilboko Arte Ederren Museoan
Plastikako 4. mailako ikasleek Bilboko Arte Ederren Museoan sormen tailer batean parte hartu dute eta HORMAKO MEZUAK erakusketa paregabea ikusteko aukera izan dute. Museoko gidek azaldu dizkiete obra esanguratsuen ezaugarri nagusiak.
Neri bost!
TOKI ALAIKO DBHko 1. mailako ikasleek BELDUR BARIK! lehiaketan lehenengo saria irabazi zuten Neri bost! bideoari esker. Bideo honetan argi ikus daitezke egunero ustekabean pasa daitezkeen jarrera matxistak eta ahalduntzea duen neskek nola konpon ditzakeen.
IKASTETXEAN KONPOSTATZEKO TAILERRA
AGENDA 21 proiektuaren programazioaren baitan HONDAKINen kudeaketa lantzen ari gara aurten. 1. mailako ikasleek, jantokiko hondakin organikoak KONPOST bihurtuko dituzte.
Martxoak 2, asteazkena: Konpostaje prozesuko bizidunen azterketa.
Apirilak 4, astelehena: Mikroskopio digitalekin humuseko bizidunen azterketa.
- Gaia gelan landuko dute. Urtean zehar hiru egunetan Artelatz enpresako profesionalak etorriko dira ikasleekin gaia lantzeko:
Martxoak 2, asteazkena: Konpostaje prozesuko bizidunen azterketa.
Apirilak 4, astelehena: Mikroskopio digitalekin humuseko bizidunen azterketa.
- Konpostatzeko ontzia patioan kokatuko dugu.
- Astelehen, astearte eta ostegunetan konpostadorea elikatuko dute jangela orduan.
- Zenbait datu hartu beharko dute: tenperatura, pHa...
2015/12/17
URTE BERRI ON!
2015 urtea bukatzear dago. Bihar, abenduaren 18a, urteko azken laneguna dugu. Guraso elkarteak, urtero bezala, hamaiketakoa prestatuko digu eta txistorra bokatak emango dizkigute 11:15etan.
Gabonak irakurtzeko oporraldi aproposak dira irakurketarekin gozatzeko. Baita estreinatu berri dugun Carlos Blanco Aguinaga kulturgunea ezagutzeko ere. Liburutegiko ordutegia hau da: Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 20:00 eta Larunbatean: 9:00 - 13:00.
Datozen egunetan artisautza azokak eta kultur elkarteen emanaldiak ospatuko dira Irunen. Disfrutatu Gabonak eta URTE BERRI ON!!!
Gabonak irakurtzeko oporraldi aproposak dira irakurketarekin gozatzeko. Baita estreinatu berri dugun Carlos Blanco Aguinaga kulturgunea ezagutzeko ere. Liburutegiko ordutegia hau da: Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 20:00 eta Larunbatean: 9:00 - 13:00.
Datozen egunetan artisautza azokak eta kultur elkarteen emanaldiak ospatuko dira Irunen. Disfrutatu Gabonak eta URTE BERRI ON!!!
2015/12/10
GIPUZKOA KULTUR BONUA
Kultura Bonuaren deskribapena eta funtzionamendua
Kultura Bonuarekin kultur produktuak eta zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak erosi ahal izango dira.
Egitasmo honetara atxikitzen diren Gipuzkoako saltoki eta antzokietan erosi daitezke eta soilik erositako lekuan bertan erabili behar dira, erosketa bakar baten.
Kultura Bonuak 2015eko abenduaren 5ean egongo dira saltokietan eta 2016 urteko apirilaren 15a arte erabili ahal izango dira erosketak egiteko.
Egitasmo honetara atxikitzen diren Gipuzkoako saltoki eta antzokietan erosi daitezke eta soilik erositako lekuan bertan erabili behar dira, erosketa bakar baten.
Kultura Bonuak 2015eko abenduaren 5ean egongo dira saltokietan eta 2016 urteko apirilaren 15a arte erabili ahal izango dira erosketak egiteko.
Kultura Bonu motak
Hiru eratako kultura bonuak daude:
- 1.mota: Euskarazko liburu, diska eta DVDak erosteko bonuak (testu liburuak, ikasketa liburuak eta profesionalak izan ezik)
- 2.mota: Beste hizkuntza baten dauden liburu, diska eta DVDak erosteko bonuak (testu liburuak, ikasketa liburuak eta profesionalak izan ezik)
- 3.mota: Zuzeneko ikuskizunetarako -musika, antzerkia, dantza...- sarrerak erosteko bonuak.
Kultura Bonuaren prezioa eta balioa
Kultura bonuek prezio eta balio hauek izango dituzte:- 1. eta 2.motako bonuek 20 eurotako prezioa dute, eta 30 eurotako erosketa egin ahal izango da.
- 3.motako bonuak 25 euroko prezioa du eta 40 euroko erosketa egiteko balio du.
EUSKARA BATZORDEA DURANGOKO AZOKAN
Durangoko Azokaren arrakasta gero eta handiagoa da urtetik urtera. Pasa den abenduaren 4an HNBko 50 ikasle 50. Durangoko Azokara gerturatu ziren euskal kulturaz gozatzera.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)