Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2015/11/25

Patxi Gallegok eta Xabi Payak bertsolaritzaren munduan girotutako komikia kaleratu dute

 
Bertsolari aldizkaria 100. zenbakira iritsi dela ospatzeko argitaratu da NORK, umorea eta satira erabiliz,  genero beltzari jarraitzen dion istorioa.

Nork komiki liburuaren abiapuntua 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia da. Finala Barakaldoko BECen. Eta parte hartzaileen artean Egaña, lau aldiz txapeldun izandakoa eta ustez lehiatik kanpo gelditzeko asmoa zuena. Baina ez. Finalean da, eta finalisten artean bera nagusi. Txapela jantzi eta agurreko bertsoa kantatu behar duenean, ordea, mikroa ukitu eta ziplo eroriko da elektrokutatuta.

Hortik abiatuta, lau ikertzaile, lau detektibe, jarriko dira buru-belarri Egañaren heriotza ikertu nahian: Amezketako aguazila, Jesika Fletxeberria, Amaia Ezpeldoi eta Bertsocop.

Gaur egun Nork izenburuarekin argitaratu den komikiaren 144 orrialdeetatik 28 bat Bertsolari aldizkarian agertu dira 2013tik hona Hamar bertsolaritxo izenpean. «Lan handia izan da», Gallegok dioenez, eta lan karga hori areagotu egin dute Payak egindako proposamenek: «Pentsatzen nuen sinpleagoa izango zela, baina eginarazi dizkit gauza oso zailak!», «100 bat pertsonaia marraztu behar izan ditut»

AZAROAREN 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA.

Zuk nori lagunduko diozu? 
 






Ez ikusiarena ez egin!

2015/11/24

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA

Nazioarteko Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekintza eta lehiaketa antolatu dira ikastetxean.
Alde batetik, 4. mailako ikasleek Plastika ikasgaian PEGATINA LEHIAKETA martxan jarri dute. Ikastetxeko beste kide guztiei zabaldu zaie parte hartzeko gonbidapena.
Bestalde, 1. mailako ikasleek BIDEO LEHIAKETAn parte hartu dute eta denei zabaldu diete EUSKARAREN inguruan laburmetrai bat egiteko gonbidapena.
Abenduaren 3an HERRI KIROLAK, MUSIKA, pegatina irabazlearen banaketa eta egindako laburmetraien proiekzioa burutuko dira.

2015/11/18

4F TALDEA GUADALUPERA BISITA


Gaur 4F taldea Guadalupera joan da goiza pasatzera. Helburua taldea hobe elkar ezagutzea eta ingurumena baloratzea da.

EUSKARA BATZORDEA BARRIAKO EGBan


Pasa den astean Normalkuntza Batzordeko 22 ikasle Barriako Euskal Girotze Barnetegian egon ziren astelehenetik ostegunera, jokuez, eskursioez, ginkanez eta disko festaz gozatzen.

2015/10/13

BIDASOATIK MUNDURA, SASOI ERRONKA

TOKI ALAI BHIk, Bidasoaldeako beste 9 ikastetxek bezala, BIDASOATIK MUNDURA, SASOI ERRONKAN parte hartzen ari da.

“Bidasoatik Mundura, Sasoi Erronka”, Bidasoa inguruko ikastetxeen arteko Munduari bira emateko bidai bat da. Programa honen helburu nagusia bizi-ohitura osasungarriak sustatu eta barneratzea, eta eguneroko bizitzaren parte izan daitezen lortzea da, eta, bide batez, ongi pasatzea! 
1. eta 2. DBH-ko ikasleek parte hartuko dute 8-12 ikasleko taldeetan.

“Bidasoatik Mundura Sasoi Erronka” programan 3 ekintza nagusi daude:
  • Munduko Toura, hiruhileko bakoitzean munduan zehar egin beharrekoa, hainbat herrialde zeharkatuaz.
  • Galdeketa, elikadura osasungarriari buruz.
  • Bideoa, non hiruhileko bakoitzean ikastetxean egindako ekintzak eta bitxikeriak laburtuko diren.
 Beraz, animo taldeak, erronka hasia da eta zuen esku dago saria irabaztea! 

Top@DIPC Zientziarekin Solasean!

Urriaren 20an, gure ikastetxeak Donostia International Physics Center-ek (DIPCk) antolatu duen Nobel Sarituen eta puntako ikertzaile eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen arteko topaketan parte hartuko du.
Hauek dira aurtengo gobidatuak:
Gure ikastetxeko lau ikaslek izango dute parte hartzeko aukera eta ikertzaileei galdera bat egitekoa. Ikasleak aukeratzeko 4. DBHko ikasle interesatuen artean txapelketa bat antolatu da. Bakoitzak bere galdera aurkeztu du eta ondoren Natur Zientzietako mintegiko kideen artean galdera interesgarri, original edo berritzaileena aukeratu da. Hauek izango dira joango diren ikasleak:
  • María García 4A
  • Ibon Cipitria 4B
  • Maider Garmendia 4C
  • Irati Sánchez 4C

2015/10/08

Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea estreinatu berri da.

Carlos Blanco Aguinaga (Irun, 1926-La Jolla, AEB, 2013), nobelagilea eta irakaslea. Familia errepublikarrekoa, Blanco Aguinaga Hendaian errefuxiatu zen beretarrekin, 36an gerra piztu zenean. 1939an, Mexikora joan zen familia, eta han hasi zituen Blanco Aguinagak bere unibertsitate-ikasketak. Harvard-eko beka bat lortu ondoren, AEBetara joan zen. Laurogeiko hamarkadan, Euskal Herriko Unibertsitate sortu berriko irakasle ere izan zen. Erretiratu ondoren, eta hil arte, irakasle emeritua izan zen Kaliforniako Unibertsitatean.
Bere omenez, Irungo Udalak estreinatu berri duen San Juan plazako Kultur Guneari bere izena jarri dio.
Kultur ekintzei eta zerbitzu publikoei buruzko informazio guztia HEMEN
Ordutegia
Urtarrila-Ekaina/ Urria- Abendua
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 20:00.
Larunbatak: 9:00 – 13:00
Uztaila- Iraila
Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 14:00
Larunbatetan itxita.

2015/09/23

IRUN ROCK jaialdia

IRUN ROCK jaialdiari esker irailaren 25etik 27ra San Juan enparantzan doako kontzertuak disfrutatzeko aukera izango dugu.
http://irunrockjaialdia.blogspot.com

NERABEEKIN ETA GURASOEI programak

Familiari arreta emateko programak dira. Babes-taldeen bidez egiten da, eta talde horietan, aitek zein amek beren esperientziak eta zalantzak partekatu eta orientazioa eta laguntza aurkitzen dute.
Izena emateko epea urriaren 15a arte izango da. Informazio gehiago hemen:
http://www.irun.org/cod/programas/programa.asp?idioma=2&clave=2953


Edertasuna, erakusketa berezia Oiasso Museoan

Apain-mahaiko Istorioak: kosmetika eta edertasuna Antzinatean

Betidanik, gizonak eta emakumeak euren itxura pertsonala hobetzen saiatu dira Naturak eskainitako baliabide guztiez baliatuz. Egipton, Grezian eta Erroman ohikoa zen kosmetiko eta olio perfumatuen erabilpena, baita tindu eta azalerako geruza edertzailena ere, ileorde eta pelukena barne. Orain sekretu horiek "Apain-mahaiko Istorioak: kosmetika eta edertasuna Antzinatean" erakusketan azalduko dira bilduma arkeologiko aparta baten bidez.
http://www.irun.org/oiasso

15-16 ikasturtea martxan!!

Jada bi aste pasa dira 2015-16 kurtsoa hasi denetik. Martxan gaude gogoz erronka berriei aurre egiteko.
  • Mediatekako ordutegiak aldaketa txiki batzuk izango ditu:  Liburutegia txirrinak jo baino bost minutu lehenago hustuko da.
  •  Irailaren 30a arte atsedenaldietan irekita egongo da. 
  • Urriaren 1etik aurrera atsedenaldi, bazkalordu eta arratsaldetan. Astelehen, astearte eta ostegunetan 16:05etan laguntza jarduerak burutzen ditugu, 17:05ak arte. Nahi duten ikasleak gera daitezke lanean, beti gurasoen baimenarekin.
Mediateka erabiltzeko arauak berdinak dira aurten ere.
  1. Elkarbizitza atsegina izan dadin, liburutegia lan egiteko, irakurtzeko edota informazioa bilatzeko erabili daiteke soilik. 
  2. Lan giroa egokia izateko, denok kontrolatu behar dugu ahotsaren bolumena eta egiten dugun zarata. 
  3. Bestalde, ordenagailuak modu egokian erabili behar dira beti. 
  4. Bukatzeko, mediatekan ezin da jan.

  • Mediatekako irakasleak laguntzeko gaude. Beraz, edozein ikaslek laguntza eska diezaguke edozein momentutan. 

2015/06/18

UDA, IRAKURKETAZ GOZATZEKO GARAIA

ADI!!!IRUNGO UDAL LIBURUTEGIAK ALDAKETAK IZANGO DITU ZERBITZUETAN.

Hemeroteka, ikasketa gela eta Internet zerbitzuak berdin jarraituko dute ondoko ordutegiarekin:

EKAINA 
Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 13:00 eta 16:00 - 20:00
Larunbata: 9:00 - 13:00
UZTAILA - IRAILA
Astelehena, Asteartea, Osteguna eta Ostirala: 8:00 - 14:00
Asteazkena: 8:00 - 14:00 eta 17:00 - 19:00
Larunbata: Itxita

San Juan plazako Carlos Blanco Aginaga liburutegi berrira liburu guztiak trasladatuko dituztenez, mailegu zerbitzua astelehenetik aurrera bertan behera geratuko da. Erabiltzaileentzako eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen, 8 ale hartu daitezke urrira arte.

https://es.pinterest.com/bibliotecairun/lecturasdeverano-udakoirakurketak/

2015/06/15

KURTSO BUKAERAKO EGUTEGIA


  • Datorren ostegunean, ekainak 18an, OHIKO EBALUAZIOA.
  • Ostiralean, ekainak 19an, EZ OHIKO PROBETARA AURKEZTU BEHAR DIRENEN ZERRENDAK.
  • Hurrengo astelehen eta asteartean, ekainak 22 eta 23, EZ OHIKO AZTERKETAK. ORDUTEGIA HEMEN
  • Asteazkenean, ekainaren 24an, EZ OHIKO EBALUAZIO SAIOAK
  • Ostiralean, hilak 26an, NOTEN BANAKETA, goizeko 12etan.


Ekainaren 19a, AZKEN EGUNA

Datorren ostiralean ohiko klaseak bukatzen dira. 
1. eta 2. mailako ikasleek testu liburuak entregatu behar dituzte. 
Hortaz aparte, ikasle guztiek mahaiak eta gelak jasoko dituzte garbitzaileei lana erraztearren.

Goizeko 10etan 4. mailako ikasleen agurra ospatuko dugu. Dagoeneko lau urte pasa dituzke Toki Alaien. Asko hazi eta aldatu dira iritsi zirenetik. Hemendik aurrera lanean jarraituko dutela espero dugu eta proposatutako amets guztiak lortzea opa diegu. ZORIONAK guztioi, lortutakoa ez baitzen erraza!!!

AZKEN ASTEA

2014-15 ikasturtea amaitzear dago. Gaur Hizkuntzaren Normalkuntza Batzordeko ikasle batzuk Zarautzera joan dira surf egitera.

Bestalde, 1. mailako Arkeologia tailerreko eta 2. mailako Arte tailerreko ikasleak Gizarte mintegiak antolatutako irteera egiten ari dira. Hauek Lizarraldera joan dira Andelos hiri erromatarra bisitatzera, Eunateko baseliza eta Artaxona herria bisitatzera.


Ekainaren 17an, asteazkenean, 2. mailako ikasleak Beasain aldera doaz abenturaz beteriko eguna pasatzera.

2015/06/08

ANTZERKIA TOKI ALAIEN

Bihar, hilak 9, Dramatizazio tailerreko ikasleak Toki Alaira joango dira 4 eta 5 urteko ikasleei antzezlana aurkeztera.
"Hansel eta Grettel bihurriak" eta "Telebistaren kontrola" antzezlanak ikasleek sortutako obrak izango dituzte txikiek ikusgai.
ANIMO ARTISTAK!!!

2015/05/27

AZKEN IRTEERAK

Oso gutxi falta da 2014-15 kurtsoa amaitzeko, baina oraindik badira egin beharreko irteerak.
Bihar, hilak 3an, 1. eta 3. mailako ikasleek musika emanaldia eskainiko digute Toki Alaiko kide guztiei Amaia antzokian. Kontzertua goizeko 10etan hasiko da.
Ekainaren 15an aldiz, Normalkuntza Batzordeko ikasle batzuk Zarautzera joango dira surf egitera. 

EKAINEAN ORDUTEGI ALDAKETA

Urtero bezala, ekaina iristean, atsedenaldietan soilik irekitzen da Mediateka. Beraz, ordutegia honako hau izango da astelehenetik ostiralera:

09:55-10:20

12:05-12:20

Animo guztioi, azken ttanpa da eta!!!