Oporrak iritsi dira eta deskantsatzeko eta debertitzeko denbora gehiago daukagu.
Udalek eta liburutegiek ekintza ugari antolatu dituzte Gabonetarako. Eskuineko zutabean hainbat esteka daude erakunde hauen webguneekin.
Hortaz aparte, Eitb-k aukera ematen digu filmak euskaraz ikusteko
Zinema euskaraz
Aurkezpena
Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.
2013/12/20
Gabonetarako kultur agenda OIASSO Museoan
Gaurtik 2014ko Martxoaren 9ra
Erakusketa batez ere, k.o. VI eta VII. mendeetako ehorzketa ohituretan oinarritzen da. Garai horretan, Baskoniaren istorioa, Franko eta Bisigotu erresumen arteko mugan kokatuta egoteagatik baldintzatuta egon zen.SARRERA DOAN
http://www.irun.org/oiasso
2013/12/19
VI. literatur lehiaketa errepublikarra gazteentzako
“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarrak gazteentzako VI. Literatur Lehiaketa Errepublikarra
iragarri du lantzen ari den jardueren barnean. Lehiaketa honen xedea
balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen
artean.
Honako hauek dira balio horiek definitu ahal dutenak, laburpen gisa: Berdintasuna, Senidetasuna, Askatasuna, Laikotasuna, Elkartasuna, Gizartearen, Ekonomiaren eta Politikaren Justizia, Indarkeria EZA, dibertsitatea, begirune eta berdintasun balio gisa, hiritarren parte-hartzea eta demokrazian sakontzea, eta abar. OINARRIAK

2013/12/17
Gazte Gabonak 2013
Gabonetan hurbildu zaitez Gaztelekura!
abenduak 19
- Sukaldaritza: Turroiak
abenduak 26
- Opariak egin: Argizariak, pultserak, lepokoak, brotxeak...
abenduak 27
Txangoa: Txuri Urdinera irristatzera- Ordua: 15:00h
- Lekua: Gazteleku
- Dohainik
- Aurre-inskripzioa: deitu Gaztelekura (943 636 826)
abenduak 28, Gaztelekuko kanpaiakadak: Txikito dotorea (mozorratu, makiliatu, mahatsa hartu, dantzatu...)
- Ordua: 18:00h
- Lekua: Gazteleku
abenduak 29
VII Break Txapelketa- Ordua: 17:00h
- Lekua: Amaia KZ
- Sarrera: 4€
GABON KANTEN EMANALDIA
eitb.com-etik hartutako irudia |
Amets Arzallusek irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia
Bertsozale.com- etik hartutako irudia. |
http://www.bertsozale.com/eu
2013/12/10
Ikust Alaian liburu elektronikoen mailegua
Udal
liburutegiak erabiltzaileen eskura jarri ditu liburu elektronikoak
irakurtzeko 10 gailuren mailegua. Horien bidez formatu digitaleko
testuak pantailan irakurri ahal dira.
Zerbitzu hau erabili ahal izateko, Euskadiko Irakurketa Publiko Sareko txartela,
eta horretarako, dokumentuak ez du blokeatuta egon behar mailegurako
araudia ez betetzeagatik.Era berean, interesa duten erabiltzaileek 18
urte beteak eduki behar dituzte eta NAN dokumentua aurkeztu beharko da.
Liburu elektroniko irakurgailu bakarra utziko da pertsona bakoitzeko,
eta, harekin batera, funtzionatzeko gida azkar bat eta dagokion bateria
kargagailua ere utziko dira.
Itzultzekoan, piztuta eta bateria erabat kargatuta egon behar du irakurgailuak; Horrela, liburutegiko langileek -erabiltzailea aurrean dagoela- konprobatu ahalko dute gailua erabiltzeko egoera onean dagoela.
Maileguaren iraupena 15 egunekoa izango da, eta beste 15 egunez luzatu
ahalko da epea, betiere beste erabiltzaile batek erreserbatu ez badu.
2013/12/09
47. Durangoko euskal liburu eta disko Azoka
Euskara batzordeko 50 ikasle Durangoko Azokara joan ziren abenduaren 5an, Ikaslearen Eguna ospatzera. Plateruena antzokian Joseba Irazokik eskainitako kontzertua ikusi zuten. Gero, azken hilabetetan kaleratutako liburu eta diskak eta hainbat musikari eta idazle ezagutzeko aukera izan zuten. Artisau azoka ikasle askok bisitatu zuten eta herrian zehar bueltatxo bat eman zuten. HNBko ikasleek balorazio oso ona egin dute irteeraz.
2013/11/29
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna
- 10:05ean. Jangelan
- Euskarazko esaldirik politena lehiaketa.
- Saria banatzako zozketa.
- Esaldia aukeratzeko botaketa.
- Pegatina lehiaketa. Bigarren saria banatzeko zozketa.
- 11:35ean. Jolastokian (Eguraldi txarra izanez gero, gimnasioan)
- Lehiaketen sari banaketa
2013/11/25
2º CONCURSO DE MARCAPÁGINAS
Hoy se ha celebrado el Concurso de Marcapáginas 13-14 de Toki Alai. El alumnado de 1º ha realizado un marcapáginas relacionado con su libro de lectura. Alumnos de 4º han sido los jueces en este certamen. Una persona de cada grupo ha ganado una tarjeta por valor de 25 euros cangeable por material escolar o de lectura.
Zorionak!
Zorionak!
2013/11/21
Azaroaren 25, Indarkeria matxistaren aurkako eguna
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, salaketari, sentsibilizazioari eta prebentzioari begira, datorren azaroaren 25an denok era aktiboan parte hartuko dugu ikastetxearen apainketan.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Emakumeenganako_Indarkeria_Desagertzeko_Nazioarteko_Eguna
Flash mapa interaktiboak
http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/mapasflasheus.htm
Geografia ikasteko Flash jolas didaktikoak berritu dituzte Enrique Alonsok eta Josune Loroñok.
2013/11/19
KZ gunea, teknologia berriei buruzko doako zerbitzu eta ikastaroak gurasoentzako
KZgunea zentro publikoa da, non hiritarrak behar dituen instalazioak aurkitzen dituen Interneten ibiltzen eta Saretik nabigatzen doan ikasteko, eta horretarako, monitoreen laguntza eskaintzen du, erabiltzaileak prestatu eta/edo laguntzeko.
Irungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak KZgunea erabat doan eskaintzen die erabiltzaileei Pío XII, 2 - behean.
KZgunearen zerbitzuak erabiltzeko betekizun bakarra 16 urtetik gorakoa izatea da. Administrazio Elektronikoaren zerbitzuak erabiltzeko Hiritarren Txartelak daukan egiaztagiri elektronikoa bezalako egiaztagiri bat behar da, egiaztagiriaren eskabidea HAZ Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuan tramitatu ahal da.
ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera:
09.00-13.00 eta 16.00-20.00.
Abuztuan itxita.

2013/11/11
Normalkuntza Batzordea mendian
Normalkuntza Batzordeko 50 ikasle baino gehiago Euskal Girotze Barnetegira joateko aukera izan dute pasa den astean.
1. eta 2. DBHko ikasleak Aubixa baserrian eman dituzte lau egun. 3. eta 4. mailakoak, aldiz, Lemoizen egon dira.
Hona hemen Normalkuntza Batzordeko 27 ikasle Bizkaia eta Gipuzkoako mugan, Kalamua mendi tontorrean.

2013/10/31
Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa abian
ZER DA LIBURU GAZTEA?
Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru
Aldundiarekin lankidetzan, gazteen artean euskaraz irakurtzeko
zaletasuna sustatzeko sortutako lehiaketa da. DBHko ikasleak dira
liburuak irakurri eta epaimahaikide gisa jarduten dutenak. Parte
hartzeko, liburu baten booktrailerra egin behar da.
NOLA PARTE HARTU?
Liburu Gaztea lehiaketan parte hartzeko
booktrailerrak sortu behar dira. Galtzagorrik proposatutako liburuen
artean titulu bat aukeratu behar da. Booktrailerra horietako liburu
batean oinarrituko denez, aurrez liburua irakurri eta landu beharko
da.
ZER DA BOOKTRAILERRA?
Booktrailerra liburu bat iragartzeko
sortutako bideo muntaia da, filmen trailerrak egiteko erabiltzen
diren narrazio teknika berdintsuak erabiliz egin ohi da. Bideo
digitalen formatu ohikoenekin sortu eta telebistaz nahiz Internet
bidez hedatzen da.
iNFORMAZIO GUZTIA HEMEN: http://www.galtzagorri.org/liburu-gaztea/2013-2014/
2013/10/29
EUSKAL GIROTZE BARTEGIRA GOAZ!
Iaz bezala, Hizkuntza Normalkuntza Batzordeko 50 ikasle baino gehiago Euskal Girotze Barnetegietara joango dira,
euskaraz biziz egonaldi ahaztezina igarotzera. Aurten Elgoibarren kokatuta dagoen Aubixa baserria eta Lemoizko Andraka auzoan dagoen barnetegia egokitu zaizkigu.
Azaroaren 4tik 7ra ikasleek hamaika ekintza egiteko eta zoragarri pasatzeko aukera izango dute.
Hori dela eta Mediatekaren ordutegia murriztuko da. Astelehenean ITXITA.
Asteartean BAZKALORDUAN bakarrik egongo da IREKITA. Asteazkenean IREKITA.
Ostegunean IREKITA, ARRATSALDEAN IZAN EZIK.
Ostiralean ITXITA.
Iaz ikasleak Aubixan |

2013/10/17
LAISTER NOBELA BERRIAK MEDIATEKAN
Goiatz Labandibar XIV. IGARTZA saria idazle gazteentzako bekaren irabazlea izan da Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak (Elkar) liburuarekin.
Erreseina:
Europan barrena egindako ibilaldi baten tankeran egituratutako ipuin-bilduma honek, hamaika istoriotan zehar beste hainbat hiri ezagutaraziko dizkigu. Hendaia, Marseilla, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza dira kontakizun hauetako agertokiak, eta hiri horietako tren geltokiek badute ipuinotan toki esanguratsua. Izan ere, hiri batetik edo ipuin batetik besterako bidaia egitea proposatzen zaigun liburu honetan, geltokiak beti dira istorio baten abiapuntu edo helmuga.
Egileak lortu du hiri bakoitzaren funtsa jasotzea eta istorio bakoitzari dagokion kolorea eranstea, guztietan gaiak ezberdinak izan arren: askatasuna, alde bakarreko maitasuna, errutina, tokiz kanpo sentitzen denaren sentimendua...
Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik., 2008ko Kritika Saria, Euskarazko nobelaren alorrean eta 2009ko urrian Espainiako Literatur Saria jaso zuen idazlearen azkenengo nobela dugu: Kirmen Uriberen Mussche (Susa).
Erreseina:
Kirmen Uriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean abiatzen da, milaka haur Santurtziko portutik erbestera atera dituztenean; haien artean dago Karmentxu, zortzi urteko neskatoa, Flandriako Gante hirian babesa hartuko duena Robert Mussche idazlearen etxean. Eta hortik aurrera, Bigarren Mundu Gerrraren amaiera arte, kontakizunak gatazka garai zail eta gordinetan barrena ibiliko gaitu.
Robert Musschek bi adiskide bihotzeko ditu: Thiery eskolako laguna eta Vic Opdebeeck emaztea. Euren arteko maitasunak, justizi egarriak eta oroitzapenak osatzen dute nobela hunkigarri honen hezurdura.
Jon Arretxeren 612 euro
Erreseina:
Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Bolada txar batetik pasatzen ari den momentuan ustezko anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan, lekua egingo dio afrikar abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko dutenak.
19 Kamera arrakastatsuaren ondoren dator 612 Euro. Toureren sagako bigarren nobela hau ere Euskal Herriko ghettorik handienean kokatuta dago, Bilboko San Frantziskon. 612 euro instituzioek behartsuenei hilero ematen dieten kopurua da, sanfrantziskotar askoren esperantza bizirik irauteko.
Gordintasuna eta umorea konbinatuz, Jon Arretxek erritmo biziko eleberria eraiki du, irakurlea lehen orrialdetik harrapatu eta amaiera arte oharkabean daramana.

2013/10/16
HENDAIA FILM FESTIVAL
Filmetan behin baino gehiagotan azaldu izan dira motzak baina indartsuak
izaten diren amodiozko istorioak. Hendaia Film Festivalarentzako
adibide ezinhobeak dira istorio horiek. Formatu laburreko pelikulen
bidez osatuko baita zine jaialdi mamitsua. Datorren ostegunean hasiko
da, eta hiru eguneko egitaraua izango du. Film laburrak jatorrizko
bertsioan proiektatuko dituzte, azpititulatuta, eta Les Varietes zineman
eta Mendi Zolanen ikusi ahal izango dira.
20:30ean, Les Varietesen. Aurkezpen ofiziala.
21:00etan, Les Varietesen. Nazioarteko lehiaketa.
Ostirala, hilak 18
18:00etan, Les Varietesen. Nazioarteko lehiaketa.
21:00etan, Les Varietesen. Akitania-Euskadi lehiaketa.
Larunbata, hilak 19
11:00etan, Mendi Zolanen.
Limits Forum lehiaketako ikasleen bideoak.
11:00etan, Les Varietesen. Akitania-Euskadi lehiaketa.
17:00etan, Les Varietesen. Euskaraz Bizi Nahi Dut
Lehiaketa
19:30ean, Les Varietesen. Mugaldekoak taldearen
Kontzertua
20:30ean, Les Varietesen. Sari banaketa.
21:30ean, Les Varietesen. Sur les pas de Jakes, Ramuntxo Garbisuren dokumental luzea proiektatuko dute.
Egunero
10:00-13:00 eta 15:00-17:00, Mendi Zolanen.
Antoine Millerren argazki erakusketa.
http://euskara.hendaia-film-festival.com/
Egitaraua
Osteguna, hilak 1720:30ean, Les Varietesen. Aurkezpen ofiziala.
21:00etan, Les Varietesen. Nazioarteko lehiaketa.
Ostirala, hilak 18
18:00etan, Les Varietesen. Nazioarteko lehiaketa.
21:00etan, Les Varietesen. Akitania-Euskadi lehiaketa.
Larunbata, hilak 19
11:00etan, Mendi Zolanen.
Limits Forum lehiaketako ikasleen bideoak.
11:00etan, Les Varietesen. Akitania-Euskadi lehiaketa.
17:00etan, Les Varietesen. Euskaraz Bizi Nahi Dut
Lehiaketa
19:30ean, Les Varietesen. Mugaldekoak taldearen
Kontzertua
20:30ean, Les Varietesen. Sari banaketa.
21:30ean, Les Varietesen. Sur les pas de Jakes, Ramuntxo Garbisuren dokumental luzea proiektatuko dute.
Egunero
10:00-13:00 eta 15:00-17:00, Mendi Zolanen.
Antoine Millerren argazki erakusketa.
2013/10/14
DISEINU TXAPELKETA
Irungo Udaleko Gazteria Arloak Gazte Artean programaren baitan eta Kunsthal Diseinu Ikastegiak, IRUNGO GAZTE ARTEAN-KUNSTHALEN I DISEINU TXAPELKETA aurkezten dute gazteen sormena suspertzeko Irungo hiria erreferentziatzat harturik baina inolako muga fisikorik ez eta hizkuntza-mugarik ezarri gabe.
LEHIKETAREN OINARRIAK
Gazte ARTEan 2013ko udaberrian, Irungo Udaleko Gazteria Departamentuan sortu den ideia bat da.
Gazte adierazpenari buruzko programa bat da, formatu irekian eta pluralean oinarrituta.
Ekoizpen artistikoaren eta gazteen ekimenaren bidez sormena, irudimena, integrazioa eta espiritu kritikoa sustatzeko gune bat eskaini nahi du, horretarako erabil litekeen edozein euskarritan, hizkuntzatan eta formatutan.
Hasteko, ikus-entzunezkoaren, diseinuaren, ilustrazioaren, IKT-en, modaren, hiriko artearen munduaren ingurukoak dira proposamenak. http://gazteartean.irun.org/
http://www.kunsthal.es/
KUNSTHAL DISEINU IKASTEGIAREN WEB GUNEA
XXII. EUSKAL TXISTE GRAFIKOEN LEHIAKETA
Hondarribiako Udalak Txiste grafikoen lehiaketa antolatu du.
Urriaren 31a arte epea zabalik egongo da.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
Urriaren 31a arte epea zabalik egongo da.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
Hondarribiako Saindua gaztelekuak martxan jarri du bere ekintza programazioa.
Ostiralero tailer edo txapelketa bat izango da, 12-17 urte bitarteko gazteentzat zuzenduak.
Egingo diren tailerren artean, funky, DJ tailerra, beldurrezko makillajea, autodefentsa, birziklatutako materialeen eskulana eta papiroflexia tailerra dira.
Izuaren Etxea urriaren 31n hirugarren urtez antolatuko da. Azkenik, gaztelekuan ohikoa bihurtu den Santo Tomas jaia ospatuko da, abenduaren 21ean txistor eta taloekin.
Informazio gehiagorako, deitu 943 64 3198 zenbakira edota idatzi saindua@udal.gipuzkoa.net helbidera.
ZINEAREN JAIA
Disfrutatu zinearekin, saioko 2,90 euroren truke!!!
Egunak: urriaren 21, 22 eta 23an.
Mendibil eta Txingudi merkatalguneen zinematan.
Jakin ezazu dena hemen sakatuz.
Elhuyar Hiztegien webgune berria
Berriki aurkeztu den Elhuyar Hiztegien webgune berria,
non euskara-gaztelania, euskara-frantsesa eta euskara-ingelesa
hiztegiak dauden.
http://hiztegiak.elhuyar.org/
http://hiztegiak.elhuyar.org/
2013/10/10
Google Cultural Institute
http://www.google.com/culturalinstitute
Munduko ehundaka museo, artxibu, monumentu eta kultura erakunde bisitatu daitezke sarean, ikaragarrizko irudi kalitate onarekin.
2013/10/04
IGANDEAN KILOMETROAK 2013 TOLOSAN
Datorren igandean, urriaren 6an, Kilometroak Tolosan ospatuko da.
Musika, bertsolariak, herri kirolak, haurrentzako ikuskizunak, etabar... disfrutatzeko aukera izango dugu.
http://www.kilometroak.net/
2013/09/30
HIZTEGI DIGITALEN BILDUMA
IKT baliabide gero eta gehiago aurki ditzakegu sarean. Hona hemen liburutegi birtuala den aparteko bloga:
http://centros.educacion.navarra.es/eibz/blogak/hiztegiak/
http://centros.educacion.navarra.es/eibz/blogak/hiztegiak/
Nabigatu Euskaraz kanpaina
Zer da Nabigatu Euskaraz kontu hau?
Zure nabigatzaileak Lehenengo hitza euskaraz egin dezan bultzatzeko kanpaina da. Zure nabigatzaileak (menuak edozein hizkuntzatan egon arren), zure hizkuntza hobespenei buruzko informazioa ere ematen du. Hau da, zuk zein hizkuntza nahiago duzun esaten du webgune batera sartzerakoan.Sarritan entzun izan dugu lehenengo hitza euskaraz esaera. Izan ere, askotan gertatzen da bi euskaldunek elkarren artean erdaraz jardutea biak euskaldunak direla jakin gabe. Interneten zabiltzanean ere, komeni da zure nabigatzailea zuzen konfiguratzea lehenengo hitz edo byte hori euskaraz egin dezan.
Eta zertarako?
- Euskararen pisu espezifikoa Interneten handitzeko (zure nabigatzaileak esaten baitio munduari zein den zure Interneteko ama hizkuntza). Euskara Interneteko hizkuntzarik erabilienen artean jarri behar dugu. Web garatzaileei, Robotei eta Interneteko enpresa handiei erakutsi behar diegu euskaldunok ere existitzen garela; Interneten bagaudela.
- Webgune eleanitzetan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun.
- Programa bat deskargatzeko orduan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun (baldin badago).
Azken datuen arabera, euskaldunon %70ak baino gehiagok oraindik ere nabigatzailea erdaraz daukagu. Zu ere talde horretakoa zara? Eta zeren zain zaude?
Ez duzu lan handirik izango. Gehienez 2 minututako lana da zure nabigatzailearen hizkuntza lehenetsia aldatzea. Ala ba! Konfiguratu ezazu zure nabigazio-hizkuntza eta jarri ezazu euskaraz http://nabigatueuskaraz.com/konfiguratu
MEDIATEKAKO ORDUTEGIA GAURTIK AURRERA
Atsedenaldi,
bazkalordu eta arratsaldetan irekita
egongo da
astelehen,
astearte eta ostegunetan.
10:05-10:35
12:35-14:05
16:05-17:05
Asteazken
eta ostiraletan atsedenaldietan
soilik:
9:55-10:20
eta 12:05-12:20
2013/09/23
HIZTEGI BERRIAK GELETAN
Hiztegiak ikasteko behar-beharrezko tresnak dira. Klaseetan euskarazko eta gaztelaniazko hiztegiak daude. Baita hiztegi elebidunak ere: euskara-gaztelania, ingelesa-euskara eta frantsesa euskara.
Aurten euskarazko hiztegi berriak erosi ditugu gela guztietarako. Elhuyar Fundazioak argitaratzen duen Ikaslearen Hiztegiaren azken berriztapenaren 22 ale, hain zuzen ere.
Zaindu ditzagun!!
Aurten euskarazko hiztegi berriak erosi ditugu gela guztietarako. Elhuyar Fundazioak argitaratzen duen Ikaslearen Hiztegiaren azken berriztapenaren 22 ale, hain zuzen ere.
Zaindu ditzagun!!
ABIAN DA 2013 BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA
Pasa den astean Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, 2013 Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpena egin zen.
Irailaren 29an hasi eta abenduaren 15en bukatuko da Barakaldon-BECen.
Final laurdenen saio bat Hendaian ospatuko da urriaren 12.
Jada informazio guztia http://www.bertsozale.com/eun aurkituko duzue.
Baita eitb.com webgunean eta ETB1n, Hitzetik Hortzera telesaioak laburpenak eskeiniko baiditu.

KURTSO HASIERA
Jada bi aste pasa dira 2013-14 kurtsoa hasi zenetik.
Martxan gaude gogoz erronka berriei aurre egiteko.
Mediatekako ordutegia iazkoa bezalakoa izango da, hau da, irailaren 27ra arte atsedenaldietan irekita egongo da eta irailaren 30etik aurrera atsedenaldi, bazkalordu eta arratsaldetan.
Mediateka erabiltzeko arauak berdinak dira aurten ere. Elkarbizitza atsegina izan dadin, liburutegia lan egiteko, irakurtzeko edota informazioa bilatzeko erabili daiteke soilik. Lan giroa egokia izateko, denok kontrolatu behar dugu ahotsaren bolumena eta egiten dugun zarata. Bestalde, ordenagailuak modu egokian erabili behar dira beti.
Mediatekako irakasleak laguntzeko gaude. Beraz, edozein ikaslek laguntza eska diezaguke edozein momentutan. Astelehen, astearte eta ostegunetan 16:05etan laguntza jarduerak burutzen ditugu, 17:05ak arte. Nahi duten ikasleak gera daitezke lanean, beti gurasoen baimenarekin.
Ongi etorri ikasle, guraso eta langile guztiei!!
2013/06/18
Uda
Jada 2102-2013 kurtsoa bukatu da. Bi hilabeteko oporraldian denetatik egiteko denbora daukagu, baita lanpetuta gaudenean ikutu ere ezin izan ditugun liburuak irakurtzeko.
Gogoratu liburutegi publikoak irekita daudela udan. Irunen, adibidez, goizez irekitzen dute astelehenetik ostirala arte. Eskubiko zutabean Ikus-talaia liburutegiko webgunearen esteka duzue eta hor agertzen dira ordutegia, gomendioak, gehien mailegatu diren liburuak...
Ondo pasa eta disfrutatu!

EKAINAREN 20an IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA
Dagoeneko
ekaina erdian gaude eta ikasturtea bukatzeko bi egun besterik ez dira
gelditzen.
Ekainaren 20an egingo dugu kurtso amaierako jaialdia.
Ekainaren 20an egingo dugu kurtso amaierako jaialdia.
- 10:00etan. Euskolinpiaden finalak.
- 12:00etan. Talentu lehiaketaren finala.
- 12:15ean. Kontzertua: The house of Gaztelu Zahar taldearen emanaldia.
- 12:45ean. Sari banaketa: pasword, talentu lehiaketa eta euskolinpiada.
- 13:00etan. 4. mailakoei agurra.
2013/06/04
Jardunaldi jarraia
Ekainaren 3tik aurrera jardunaldi jarraia dugunez, Mediatekako ordutegia aldatu da.
Astelehenetik ostiralera 9:55tik 10:20era eta 12:05tik 12:20ra irekita egongo da.
Astelehenetik ostiralera 9:55tik 10:20era eta 12:05tik 12:20ra irekita egongo da.
2013/05/21
OINARRIZKO PRODUKTUAK JASOTZEKO KANPAINA
2. MAILAKO IKASLEEK OINARRIZKO PRODUKTUAK JASOTZEKO KANPAINA ABIAN JARRI DUTE. JASOKETA MAIATZAREN 20tik 24ra IZANGO DA.
2012. urtean 21.000 familia baino gehiagok Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren laguntza behar izan zuten. Irunen 3.000 familiek gure laguntza behar dute.
Errealitate honekin jabetuta, Toki Alaiko 2. DBHko ikasleek oinarrizko produktuak jasotzeko kanpaina martxan jarri dute, gero Elikagainen Bankura eramateko.
Denon artean gehiago egingo dugu!
Elikagaiak eta garbiketa produktuak jasoko dira.
Informazio gehiago blog honetan: congitos2b.blogspot.com.ANTARES. PACO DÍAZ VALLADARES IDAZLEA IRUNEN
Pasa den asteartean, hilak 14, ANTARES gazte nobelaren egilea urrundik etorri zen gurera bere obrari buruz hitz egitera eta ikasleen galderak erantzutera.
Gaztelaniako mintegiak 2., 3. eta 4. mailako hainbat ikasleei Antares nobela irakurtzea proposatu zien pasa den neguan. 20 ikasle baino gehiago ausartu ziren eta ez dira damutu. Gehienak ados daude, eta Pacok idatzitako nobela zoragarria dela uste dute. Gainera, mediatekan idazlearekin hitz egiteko aukera izan zuten eta berak sinatutako ale bana lortu zuten.Antares obrak Edelvives argitaletxearen Literatur Saria irabazi zuen 2012an.
Idazlearen obra guztiak bezala, hau ere itsasoan kokatuta dago. Pacok honen zergatia , zer teknika erabiltzen dituen idazteko, pertsonaiak asmatzeko, nola aukeratzen dituen izenak, etb... azaldu zigun.
Hona hemen aurkeztutako liburuaren gaztelerazko laburpena eta azala:
SINOPSIS: Keka, hija y nieta de marinos, una mañana falta al instituto para acercarse al puerto a saludar a su padre, capitán del remolcador Antares y, de paso, ver a Abdú, el chico que le gusta. Al llegar, el barco está desierto. Decide subir a bordo, y se tumba en un camarote a esperarlos, pero se queda dormida. Cuando se quiere dar cuenta, el remolcador ha zarpado para rescatar a unos náufragos. Sin posibilidad de volver a puerto, el capitán debe cumplir la misión con su hija a bordo, una travesía imprevisible que val de mal en peor.
BERTSO SAIOA AMAIA ANTZOKIAN
Gaur, maiatzaren 21an eta datorren asteartean, hilak 28an, 18:00etan, AMAIA KZn , Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak, Irungo Eskolek eta Irungo Udalak BERTSO SAIOAK antolatu dituzte. Sarrera doan da.
Animatu bertsolari gazteen ekitaldia ikustera!!
2013/05/07
EUSKOLINPIADAK
Urteak pasa dira, baina badator berriro lehiaketa.
Saioa Martija, Toki Alaien berriro
Saioa Martijak, Toki Alaiko ikasle ohiak, ETBko Gaur Egun albistegia aurkezten duen kazetariak gure HNBko ikasleekin elkarrizketatu zen pasa den astean. Galdera asko eta oso interegarri egin zizkieten gaztetxoek eta Saioak atseginez erantzun zien bere lanari buruz, kazetaritzari buruz, telebistan lan egiteko moduari buruz.... Eskerrik asko!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)