Bi bideo erabili ditugu sentsibilizaziorako, hausnarketarako eta eztabaida pizteko: Like a girl always kanpainiaren bideoa da lehena eta Joserra Otegi irakasleak euskaratu du. Bigarrena, aldiz, MIkel Markezen "Konplize ditut eta" abesti ederraren inguruan Villabonako Udalak ekoiztutako bideoklipa da.
Aurkezpena
Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.
2015/03/12
MARTXOAREN 8, NAZIOARTEKO EMAKUMEEN EGUNA
Pasa den igandean, hilak 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Gurean, aste osoan zehar ospatu dugu data esanguratsu hau.
Bi bideo erabili ditugu sentsibilizaziorako, hausnarketarako eta eztabaida pizteko: Like a girl always kanpainiaren bideoa da lehena eta Joserra Otegi irakasleak euskaratu du. Bigarrena, aldiz, MIkel Markezen "Konplize ditut eta" abesti ederraren inguruan Villabonako Udalak ekoiztutako bideoklipa da.
Bi bideo erabili ditugu sentsibilizaziorako, hausnarketarako eta eztabaida pizteko: Like a girl always kanpainiaren bideoa da lehena eta Joserra Otegi irakasleak euskaratu du. Bigarrena, aldiz, MIkel Markezen "Konplize ditut eta" abesti ederraren inguruan Villabonako Udalak ekoiztutako bideoklipa da.
2015/03/11
Mito klasikoen eguneraketa barregarria
3. mailako ikasleak Pio Baroja Institutuko areto nagusian grekoerromatar mitoei buruzko antzezlan bat ikusteko aukera izan dute.
Antonio Blanco komediagileak gazteentzako bereziki prestatu du antzinako mitoen eguneraketa barregarria.
Ikasle batzuk eszenatokira atera dira eta antzezlanean aktore izan dira. Oso ondo egin dute. Informazio gehiago HEMEN.
Ikasle batzuk eszenatokira atera dira eta antzezlanean aktore izan dira. Oso ondo egin dute. Informazio gehiago HEMEN.
2015/03/02
BITARTEKOTZA
Pertsonen arteko gatazkak guztiz normalak dira. Iritzi ezberdinak ditugulako, lehia pertsonalak direlako medio, eta abar. Horrek ez du esan nahi egoera hauek atseginak direnik edo ez dugunik irtenbide bat bilatu behar. Jakin badakigu ere zaila dela arazotan gaudela onartzea eta konponbide bat aurkitzea.
Ikasleren batek laguntza behar balu gatazka bati irtenbidea aurkitzeko Elkarbizitza Batzordera jo dezake. Zuzenean irakasleekin hitz eginez, mediatekako ate ondoan dagoen buzoian mezu bat utziz edota hurrengo helbide elektronikora idatziz: bitartekotza@tokialai.org

2015/02/27
Toki Alai Ikastetxeko webgunearen dominio berria
Orain arte Toki alai Ikastetxeko webgunearen helbidea hau zen www.tokialai.org. Orain aldiz WWW.TOKIALAI.EUS webgunea erabiliko dugu.
19. KORRIKA EUSKAHALDUNDU!

AEK-k antolatzen du Korrika: euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundea.
EUSKAHALDUNDU!
2015/02/25
TOKI ALAIKO LITERATUR LEHIAKETA
OINARRIAK
PARTE
HARTZAILEAK
Toki
Alaiko ikasle guztiek parte hartu dezakete.
MAILAK
A
MAILA: 1. eta 2. mailako ikasleak
B
MAILA: 3. eta 4. mailako ikasleak
GAIA
Ikasle
bakoitzak nahi bezain ipuin aurkez ditzake, Nazioarteko Liburuaren
Egunarekin lotutako gaiari buruzkoak, hain zuzen ere.
LUZERA
ETA AURKEZPENA
A
MAILA: Lan guztiak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira
eta gutxienez orrialde bateko luzera izan behar dute. Letra mota
Times New Roman
izan behar da, 12 tamainakoa.
B
MAILA: Lan guztiak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira
eta gutxienez bi orrialdeko luzera izan behar dute. Letra mota Times
New Roman izan
behar da, 12 tamainakoa.
AURKEZTEKO
EPEA ETA BALDINTZAK
Ipuinak
Ikasketa Buruaren bulegoan entregatu behar dira martxoaren 27a baino
lehenago, sobre handi batean, non goitizena bakarrik agertuko den.
Sobre handian, ipuinaz aparte, beste sobre txiki bat sartu behar
dugu. Sobre txikian izena eta taldea sartuko dugu. Ipuinean sobre
handian jarri dugun goitizena bakarrik agertu behar da.
SARIA
Maila
bakoitzeko irabazleak e-book bat jasoko du.
EPAIMAHAIA
ETA SARI BANAKETA
Epaimahaia
Euskara Mintegiko irakasle guztiek osatzen dute. Bere erabakia
apirilaren 23an, Nazioarteko Liburuaren Egunean, jakinaraziko dute
eta sariak banatuko dituzte.
Bases
del concurso de cuentos de Toki Alai
Podrá
participar cualquier alumno del Instituto Toki Alai.
CATEGORÍAS
Categoría
A: alumnos de
Primer Ciclo.
Categoría
B: alumnos de
Segundo Ciclo.
TEMÁTICA
Cada alumno
participante podrá presentar cuantos cuentos desee, relacionados con
el Día del libro.
EXTENSIÓN
Y PRESENTACIÓN
Categoría
A: un mínimo de 1
página, mecanografiada a un espacio, y en letra Times
New Roman de tamaño
12.
Categoría
B: un mínimo de 2
páginas, mecanografiadas a un espacio, y en letra Times
New Roman de tamaño
12.
PLAZO Y
CONDICIONES DE ENTREGA
Los cuentos
se entregarán en el despacho de la jefa de estudios antes del 27 de
marzo, en un sobre grande en el que únicamente figurará un
seudónimo. Dentro del sobre, además del cuento, cada participante
deberá introducir un sobre pequeño en cuyo interior figuren su
nombre y su clase. En el cuento no deberán poner su nombre, sino el
mismo seudónimo que en el sobre grande.
PREMIOS
Habrá un
premio por cada categoría, que consistirá en un e-book.
FALLO DEL
JURADO Y ENTREGA DE PREMIOS
El jurado,
compuesto por los profesores del Departamento de Lengua, anunciará
su resolución y entregará los premios el 23 de abril, Día del
Libro.
2015/02/12
INAUTERIAK

Bihar, hilak 13, Toki Alaiko Inauteri Jaialdia ospatuko dugu eta ikuskizun paregabeaz disfrutatuko dugu. Mozorrorik onena, koreografiarik onena eta euskal izaera duen emanaldirik onena sarituak izango dira. Sari berezia irakasle umoretsuenarentzat izango da.
ONDO PASA ETA JAIEGUNETAN GOZATU!
2015/02/10
Zure kontsumoak mundua alda dezake
Irungo Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (OIMC) zazpigarren urtez jarraian Mikromezuen
eta Kartelen Lehiaketarako deialdia egin du.
Ekimena martxoaren 15eko ospakizun ekitaldietan kokatzen da , Kontsumitzailearen Eskubideen Egunean, hain zuzen ere.
Ekimena martxoaren 15eko ospakizun ekitaldietan kokatzen da , Kontsumitzailearen Eskubideen Egunean, hain zuzen ere.
Lehiaketak bi modalitate ditu. Lehendabizikoa mikromezuei buruzkoa
da. DBHko ikasleei zuzentzen zaie eta 30 hitz baino gutxiagoko mezuak
egin behar dira, laguntza grafikorik gabe. Mikromezuak euskaraz eta
gaztelaniaz egin ahal dira eta omic@irun.org posta elektronikora bidali beharko dira edo, Irungo Gazte Bulegoaren -lehiaketa honen laguntzailea denez- Whatsapp-aren bidez, 607 771 173 zenbakira, 2015eko otsailaren 28ra arte.
Modalitate honetako sariak Samsung Galaxy Tab4 Wifi 16Gb bi tablet dira, hizkuntza kategoria bakoitzean, tablet bat.
Urte
honen gaiaren proposamenarekin, OMIC-etik irundar gazteei bota nahi
zaien galdera, beharbada, zenbait neurrigabekoa iruditu ahal da baina
hausnartzen badugu pixka bat, hainbesterako ere ez da. Azken
finean, mundua, humanitatea, haustura handiak edota gertaera gakoen
bidez ez da eraldatu soilik, baizik eta ere egunerokoaren ekintza txikiei
esker. Ekintza hauek, gehituta eta denboran luzatutak gizakiaren
garapena aldatu egin dute; aldatu eta, espero dezagun, hobetuz ere. Horregatik,
bakoitzaren ekarpenak bere eguneko kontsumoan oso era garrantzitsuan
eragin dezakeela pentsatzen dugu. Gure eguneroko ohituretako
eraginkortasun handiago bati esker humanitatearen jasangarritasunean
hoberako eragina izango duelakoan gaude. Hauxe da edizio honetan gure
hiriko gazteei botatzen zaien gaiaren esanahia.
PABLO ZAPATA IDAZLEA TOKI ALAIEN
Pablo Zapata Lerga idazle naparra gure mediatekara etorri da gaur Bajo la sombra de la gran pirámide obra aurkeztera.
2. mailako ikasle batzuek izan dute aukera irakurritako obraren egilea ezagutzeko, obrari buruzko galderak egiteko, edota ipuin harrigarriak entzuteko. Eskerrik asko Pablo!
2. mailako ikasle batzuek izan dute aukera irakurritako obraren egilea ezagutzeko, obrari buruzko galderak egiteko, edota ipuin harrigarriak entzuteko. Eskerrik asko Pablo!
2015/01/30
OIHAN VEGA TOKI ALAIEN
Gaur Oihan Vegak, euskal aurkezle, irrati esatari eta musikariak, 4. mailako ikaslei irrati saio baten funtzionamendua irakatsi die. Gaur egun, Gaztean aritzen da eta ETB 1eko GAZTEA klip saioa aurkezten du.
Ekintza osagarri hau Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordeak antolatu du.
Ekintza osagarri hau Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordeak antolatu du.
2015/01/29
elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa
elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak
gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea du helburu. Horretarako bi
modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera. Parte hartu nahi izanez gero, informazioa hemen lortu dezakegu:
http://postdata.elkar.com/ilustrazio_eta_ipuin_lehiaketa/oinarriak
Animatu eta apirilaren 15a baino lehen bidali!!!
http://postdata.elkar.com/ilustrazio_eta_ipuin_lehiaketa/oinarriak
Animatu eta apirilaren 15a baino lehen bidali!!!
H28 aldizkari saretirikoa irakurgai
Patxi Gallego eta beste hainbat ilustratzaileen lanez osatuta
heldu da sarera sarerako jaio den 'H28' aldizkari satirikoa. Hilabetero doan zabalduko dute Euskal Herriko marrazkilari ezagunen ekarpenekin helbide honetan:
http://issuu.com/h28aldizkaria/docs/h28_saretirikoa
http://issuu.com/h28aldizkaria/docs/h28_saretirikoa
2015/01/23
Aldaketak mediatekako ordutegian
2015/01/15
EUSKAL GIROTZE BARNETEGIRA
Aurten ere Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordeko ikasleak barnetegira joango dira 4 egunez. Otsailaren 2tik 5era Segura eta Elgoibarko barnetegietara joango dira 50 ikasle inguru EUSKARAZ ondo pasatzera.
Negu gorria ote datorren ez dakigunez, bada ez bada, mendirako arropa goxoa eraman beharko dute: berokia, eskularruak, txanoa, negurako pijama, galtzerdi potoloak, eta abar.
URTERO BEZALA PRIMERAN PASAKO DUTE!!!

HITZALDIA: JANARIA LUXU BIHURTZEN DENEAN
Urtarrilaren 28an, asteazkenean, 4. mailako ikasle guztiek ELIKADURA JASANGARRIAri bururzko hitzaldi batean parte hartuko dute. Eskolako Agenda 21 mintegiak, Ausolan enpresak eta Mundukide Fundazioak antolatzen dute hitzaldia.
LATINEKO IKASLEAK AMA XANTALEN BASELIZAKO NEKROPOLIRA ETA OIASSO MUSEORA

XX. mendeko Gipuzkoako panoramako gertakari arkeologiko garrantzitsuena da Oiasso. Ezerezetik, erromatar hiri bat atera da, jarduera handiko kai paregabearen eta Aiako Harriako mea-ustiapenen inguruan hazi zena, gure aroko 70 eta 200 urte bitartean.

Iturria: http://www.irun.org/turismo/irun_romano.asp
2015/01/13
Euskarazko aplikazioak zure mugikorrean
Elhuyar hizkuntza eta teknologia
Elhuyar hiztegi elebidunak mugikorretan erraz kontsultatzeko aplikazio berria da. Aplikazio bakar batean ondoko hiru hiztegietan bilaketa egiteko aukera izango duzu internet konexiorik gabe.
Ezaugarriak:
• Hitzen ahoskera
• Bilatutako hitzen historiala
• Gogoko hitzen zerrenda
• Zuzenen hitzean klik egin eta bilaketa egiteko aukera
• Webguneko “Eguneko hitza”-ren informazioa
• Offline kontsultatzeko aukera
11.000-tik gora kantu entzungai
BADOK-ek apustua egin du musika erabiltzaileen belarrietara eramateko. Hori lortzeko, streaming bidezko musika iturri ezberdinak baliatzen ditu. Plataforma digital garrantzitsuenetan dagoen euskarazko musika ekartzen dugu BADOK-era, entzuleak goza dezan eta, nahi badu, elkar banatu dezan. Kontuan hartu behar da BADOK berriaren garapena nahiko berritzailea dela, eta ondorioz hasieran proba garaian izango dela.
Elhuyar hiztegi elebidunak mugikorretan erraz kontsultatzeko aplikazio berria da. Aplikazio bakar batean ondoko hiru hiztegietan bilaketa egiteko aukera izango duzu internet konexiorik gabe.
- Elhuyar Hiztegia, euskara - gaztelania / gaztelania - euskara
- Dictionnaire Elhuyar Hiztegia, euskara - frantsesa / frantsesa - euskara
- Elhuyar Dictionary Hiztegia: euskara - ingelesa / ingelesa - euskara
Ezaugarriak:
• Hitzen ahoskera
• Bilatutako hitzen historiala
• Gogoko hitzen zerrenda
• Zuzenen hitzean klik egin eta bilaketa egiteko aukera
• Webguneko “Eguneko hitza”-ren informazioa
• Offline kontsultatzeko aukera
BADOK-en aplikazioa eskuragai dago jada, dohain jaitsita
Euskal musika aldean eraman daiteke Badok-en aplikazioari esker. Dagoeneko eskuragai dago Google Play eta Apple Store dendetan. Dohainik deskargatu daiteke. Aplikazioa Badok Berriaren Euskal Musikaren atariak eskaintzen duen zerbitzua osatzera dator. Badok egokitu egin da eskuko gailuetan erabilgarriago izateko, azken batean, euskarazko musika entzuleengadik eskurago egoteko.

BADOK-ek apustua egin du musika erabiltzaileen belarrietara eramateko. Hori lortzeko, streaming bidezko musika iturri ezberdinak baliatzen ditu. Plataforma digital garrantzitsuenetan dagoen euskarazko musika ekartzen dugu BADOK-era, entzuleak goza dezan eta, nahi badu, elkar banatu dezan. Kontuan hartu behar da BADOK berriaren garapena nahiko berritzailea dela, eta ondorioz hasieran proba garaian izango dela.
Sangre de Mono
Xabi Ugalde eta Raul Martinez, Toki Alaiko ikasle ohiak, Sangre de Mono musika taldeko kideak dira. 2014. urtean hamabost kontzertu baino gehiago eman dituzte eta bere lehen diskoa argitaratu dute, La rebelión del Simio.
Sangre de mono 2009 urtean hasten da rap/ragga talde bezala. Bi abeslarik osatzen zuten taldea eta oinarri musikaletaz lagundurik, abestiak sortzen hasi ziren. Hurrengo urteetan Dj bat eta bi gitarrista gehitu ziren taldera.
2013an, bi abeslarietako batek taldea utzi zuen. Momentu horretan taldeak, oinarri musikalak alde batera utzi eta abesti originalak sortzea erabakitzen du. Urte berean, bateri-jolea (Raul) eta baxu-jolea (Xabi) sartu ziren taldean haize eta estilo berriak ekarriz.
2014an, Sangre de Monok bere lehen CDa, La rebelión del simio, grabatzen du baliabide gutxiekin, autoedizioaren aldeko apustua eginez. Lehen lan honetan, rumba, vals, reggae… estiloak nahasten dira, betiere ragga/ska erritmoetan oinarrituta.
Informazio iturriak:
http://www.sangredemono.com/eu/presentacion.php
Irunero aldizkaria

2015/01/08
2015ean ere jo ta ke!
Hemen gaude berriro martxan hamaika ekintza aurrera eramateko asmoz!
Gaur eta bihar 3. mailako ikasleek arrantzale baten hitzaldia disfrutatzeko aukera izango dute Gizarte mintegiko programazioaren baitan. Arrantzale izandako emakume baten esperientzia ezagutzeko aukera izango dute, hain zuzen ere.
Datorren ostegunean, hilak 15ean, aldiz, 4. mailako Plastikako ikasleak Bilboko Arte Ederren Museora joango dira. Hiperrealismoari buruzko erakusketa ikusiko dute eta tailer batean parte hartuko dute.
Geroago, Alhondigara joango dira "Black is Beltza", Harkaitz Cano idazlearen eta Jorge Alderete irudigilearen laguntzaz, Fermin Muguruzak sortutako eleberri grafikoari buruzko erakusketa-proiektua ikustera.

Edizio Mundua ezagutuz, irakurzaletasuna bultzatu
Aurten "Edizio Mundua ezagutuz, irakurzaletasuna bultzatu" lelopean hainbat ekintza burutuko ditugu mediatekan.
Hasteko, ostiralean, hilak 16an, 1. mailako ikasle guztiek ekoizpena eta edizioari buruzko saio bat ospatuko dute.
Arkaitz Astiazaran etorriko da gurera Euskal Herriko altxorretan barrena dokumentala aurkeztera. Ostean, solasaldia dokumentalaren inguruan izango da. Nola prestatu duen bidaia, zer baliabide izan dira beharrezko, ekoizpena noren esku egon den, distribuzioa, eta abar gai jorratuko ditugu.
Arkaitz Astiazaranek 2013ko udaberrian 37 etapa osatuz, Euskal Herrian zehar burututako 4400km-ko txirrindula bidaia, 800 herri eta 175 mendate igaro zituen. Kirola, paisaiak, ohiturak, mendiak, animaliak, itsasoa... Euskal Herriko aniztasunaz gozatzeko aukera ederra!
Udaberri aldera Literatur Lehiaketa antolatuko dugu eta Patxi Gallego ilustratzailearekin (4. maila) eta Gorka Calzada idazlearekin (2. maila) literatur saioak burutuko ditugu Liburuaren eguna ospatzeko.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)