Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2015/02/12

INAUTERIAK

Gaur "Ostegun potoloa" da. Inauteriak, jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira eta antzinako paganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hasteari loturik. Inauterien ezaugarri berezia da, beste jaien aldean, umore, parodia eta satira giroa, gizarte ordena urratu eta alderantzikatzen duena.

 

 
Bihar, hilak 13, Toki Alaiko Inauteri Jaialdia ospatuko dugu eta ikuskizun paregabeaz disfrutatuko dugu. Mozorrorik onena, koreografiarik onena eta euskal izaera duen emanaldirik onena sarituak izango dira. Sari berezia irakasle umoretsuenarentzat izango da.

ONDO PASA ETA JAIEGUNETAN GOZATU!

2015/02/10

Zure kontsumoak mundua alda dezake

Irungo Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (OIMC) zazpigarren urtez jarraian Mikromezuen eta Kartelen Lehiaketarako deialdia egin du. 
Ekimena martxoaren 15eko ospakizun ekitaldietan kokatzen da , Kontsumitzailearen Eskubideen Egunean, hain zuzen ere.


Lehiaketak bi modalitate ditu. Lehendabizikoa mikromezuei buruzkoa da. DBHko ikasleei zuzentzen zaie eta 30 hitz baino gutxiagoko mezuak egin behar dira, laguntza grafikorik gabe. Mikromezuak euskaraz eta gaztelaniaz egin ahal dira eta omic@irun.org posta elektronikora bidali beharko dira edo, Irungo Gazte Bulegoaren -lehiaketa honen laguntzailea denez- Whatsapp-aren bidez, 607 771 173 zenbakira, 2015eko otsailaren 28ra arte.

Modalitate honetako sariak Samsung Galaxy Tab4 Wifi 16Gb bi tablet dira, hizkuntza kategoria bakoitzean, tablet bat.

Urte honen gaiaren proposamenarekin, OMIC-etik irundar gazteei bota nahi zaien galdera, beharbada, zenbait neurrigabekoa iruditu ahal da baina hausnartzen badugu pixka bat, hainbesterako ere ez da. Azken finean, mundua, humanitatea, haustura handiak edota gertaera gakoen bidez ez da eraldatu soilik, baizik eta ere egunerokoaren ekintza txikiei esker. Ekintza hauek, gehituta eta denboran luzatutak gizakiaren garapena aldatu egin dute; aldatu eta, espero dezagun, hobetuz ere. Horregatik, bakoitzaren ekarpenak bere eguneko kontsumoan oso era garrantzitsuan eragin dezakeela pentsatzen dugu. Gure eguneroko ohituretako eraginkortasun handiago bati esker humanitatearen jasangarritasunean hoberako eragina izango duelakoan gaude. Hauxe da edizio honetan gure hiriko gazteei botatzen zaien gaiaren esanahia.

PABLO ZAPATA IDAZLEA TOKI ALAIEN

Pablo Zapata Lerga idazle naparra gure mediatekara etorri da gaur Bajo la sombra de la gran pirámide obra aurkeztera. 
2. mailako ikasle batzuek izan dute aukera irakurritako obraren egilea ezagutzeko, obrari buruzko galderak egiteko, edota ipuin harrigarriak entzuteko. Eskerrik asko Pablo!

2015/01/30

OIHAN VEGA TOKI ALAIEN

Gaur Oihan Vegak, euskal aurkezle, irrati esatari eta musikariak, 4. mailako ikaslei irrati saio baten funtzionamendua irakatsi die. Gaur egun, Gaztean aritzen da eta ETB 1eko GAZTEA klip saioa aurkezten du.
Ekintza osagarri hau Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordeak antolatu du.

2015/01/29

elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa

elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea du helburu. Horretarako bi modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera. Parte hartu nahi izanez gero, informazioa hemen lortu dezakegu:
http://postdata.elkar.com/ilustrazio_eta_ipuin_lehiaketa/oinarriak
Animatu eta apirilaren 15a baino lehen bidali!!!

H28 aldizkari saretirikoa irakurgai

Patxi Gallego eta beste hainbat ilustratzaileen lanez osatuta heldu da sarera sarerako jaio den 'H28' aldizkari satirikoa. Hilabetero doan zabalduko dute  Euskal Herriko marrazkilari ezagunen ekarpenekin helbide honetan:
http://issuu.com/h28aldizkaria/docs/h28_saretirikoa

2015/01/23

Aldaketak mediatekako ordutegian

 Otsailaren 2tik 5era Euskal girotze Barnetegira goazenez, Mediateka itxita egongo da asteartean eta osteguneko atsedenaldian
Asteleheneko, astearteko eta osteguneko arratsaldeetan ere itxita egongo da. Barkatu eragozpenak!


2015/01/15

EUSKAL GIROTZE BARNETEGIRA

Aurten ere Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordeko ikasleak barnetegira joango dira 4 egunez. Otsailaren 2tik 5era Segura eta Elgoibarko barnetegietara joango dira 50 ikasle inguru EUSKARAZ ondo pasatzera.

Negu gorria ote datorren ez dakigunez, bada ez bada, mendirako arropa goxoa eraman beharko dute: berokia, eskularruak, txanoa, negurako pijama, galtzerdi potoloak, eta abar.

URTERO BEZALA PRIMERAN PASAKO DUTE!!!

HITZALDIA: JANARIA LUXU BIHURTZEN DENEAN

Urtarrilaren 28an, asteazkenean, 4. mailako ikasle guztiek ELIKADURA JASANGARRIAri bururzko hitzaldi batean parte hartuko dute. Eskolako Agenda 21 mintegiak, Ausolan enpresak eta Mundukide Fundazioak antolatzen dute hitzaldia.

LATINEKO IKASLEAK AMA XANTALEN BASELIZAKO NEKROPOLIRA ETA OIASSO MUSEORA



XX. mendeko Gipuzkoako panoramako gertakari arkeologiko garrantzitsuena da Oiasso. Ezerezetik, erromatar hiri bat atera da,   jarduera handiko kai paregabearen eta Aiako Harriako mea-ustiapenen inguruan hazi zena, gure aroko 70 eta 200 urte bitartean.


Azken aldiko esku-hartze arkeologikoek zibilizazio horren hondakinak identifikatu dituzte. Besteak beste, tenplu baten hondakinak eta nekropoli indigena nabarmentzen dira, Ama Xantalen baselizaren barruan, eta Junkaleko Ama Birjinaren elizaren atzealdeko terma edo bainu publikoak. Bestalde, Santiago kalean aurkitu den itsasontzietarako gotorlekuaren aztarnak Oiasso Museoan ikus daitezke.
Iturria: http://www.irun.org/turismo/irun_romano.asp

2015/01/13

Euskarazko aplikazioak zure mugikorrean

Elhuyar hizkuntza eta teknologia
Elhuyar hiztegi elebidunak mugikorretan erraz kontsultatzeko aplikazio berria da. Aplikazio bakar batean ondoko hiru hiztegietan bilaketa egiteko aukera izango duzu internet konexiorik gabe.
  • Elhuyar Hiztegia, euskara - gaztelania / gaztelania - euskara
  • Dictionnaire Elhuyar Hiztegia, euskara - frantsesa / frantsesa - euskara
  • Elhuyar Dictionary Hiztegia: euskara - ingelesa / ingelesa - euskara
Erabiltzaileak uneoro hiztegiz aldatzeko aukera izango du menu nagusira joanez. Aplikazio honek tresna erabilgarria izan nahi du ikasle eta irakasleentzat, baita euskara erabiltzen duen edonorentzat ere.
Ezaugarriak:
• Hitzen ahoskera
• Bilatutako hitzen historiala
• Gogoko hitzen zerrenda
• Zuzenen hitzean klik egin eta bilaketa egiteko aukera
• Webguneko “Eguneko hitza”-ren informazioa
• Offline kontsultatzeko aukera


BADOK-en aplikazioa eskuragai dago jada, dohain jaitsita 

Euskal musika aldean eraman daiteke  Badok-en aplikazioari esker. Dagoeneko eskuragai dago Google Play eta Apple Store dendetan. Dohainik deskargatu daiteke. Aplikazioa Badok Berriaren Euskal Musikaren atariak eskaintzen duen zerbitzua osatzera dator. Badok egokitu egin da eskuko gailuetan erabilgarriago izateko, azken batean, euskarazko musika entzuleengadik eskurago egoteko.


11.000-tik gora kantu entzungai
BADOK-ek apustua egin du musika erabiltzaileen belarrietara eramateko. Hori lortzeko, streaming bidezko musika iturri ezberdinak baliatzen ditu.  Plataforma digital garrantzitsuenetan dagoen euskarazko musika ekartzen dugu BADOK-era, entzuleak goza dezan eta, nahi badu, elkar banatu dezan. Kontuan hartu behar da BADOK berriaren garapena nahiko berritzailea dela, eta ondorioz hasieran proba garaian izango dela.



Sangre de Mono

Xabi Ugalde eta Raul Martinez, Toki Alaiko ikasle ohiak, Sangre de Mono musika taldeko kideak dira. 2014. urtean hamabost kontzertu baino gehiago eman dituzte eta bere lehen diskoa argitaratu dute, La rebelión del Simio. 
Sangre de mono 2009 urtean hasten da rap/ragga talde bezala. Bi abeslarik osatzen zuten taldea eta oinarri musikaletaz lagundurik, abestiak sortzen hasi ziren.  Hurrengo urteetan Dj bat eta bi gitarrista gehitu ziren taldera.
2013an, bi abeslarietako batek taldea utzi zuen. Momentu horretan taldeak, oinarri musikalak alde batera utzi eta abesti originalak sortzea erabakitzen du. Urte berean, bateri-jolea (Raul) eta baxu-jolea (Xabi)  sartu ziren taldean haize eta estilo berriak ekarriz.
2014an, Sangre de Monok bere lehen CDa, La rebelión del simio, grabatzen du baliabide gutxiekin, autoedizioaren aldeko apustua eginez. Lehen lan honetan, rumba, vals, reggae… estiloak nahasten dira, betiere ragga/ska erritmoetan oinarrituta. 
Informazio iturriak:
http://www.sangredemono.com/eu/presentacion.php
Irunero aldizkaria

2015/01/08

2015ean ere jo ta ke!

Hemen gaude berriro martxan hamaika ekintza aurrera eramateko asmoz!

Gaur eta bihar 3. mailako ikasleek arrantzale baten hitzaldia disfrutatzeko aukera izango dute Gizarte mintegiko programazioaren baitan. Arrantzale izandako emakume baten esperientzia ezagutzeko aukera izango dute, hain zuzen ere.

Datorren ostegunean, hilak 15ean, aldiz, 4. mailako Plastikako ikasleak Bilboko Arte Ederren Museora joango dira. Hiperrealismoari buruzko erakusketa ikusiko dute eta tailer batean parte hartuko dute.

Geroago, Alhondigara joango dira "Black is Beltza", Harkaitz Cano idazlearen eta Jorge Alderete irudigilearen laguntzaz, Fermin Muguruzak sortutako eleberri grafikoari buruzko erakusketa-proiektua ikustera.

Edizio Mundua ezagutuz, irakurzaletasuna bultzatu



Aurten "Edizio Mundua ezagutuz, irakurzaletasuna bultzatu" lelopean hainbat ekintza burutuko ditugu mediatekan.
Hasteko, ostiralean, hilak 16an, 1. mailako ikasle guztiek ekoizpena eta edizioari buruzko saio bat ospatuko dute.
Arkaitz Astiazaran etorriko da gurera Euskal Herriko altxorretan barrena dokumentala aurkeztera. Ostean, solasaldia dokumentalaren inguruan izango da. Nola prestatu duen bidaia, zer baliabide izan dira beharrezko, ekoizpena noren esku egon den, distribuzioa, eta abar gai jorratuko ditugu.

Arkaitz Astiazaranek 2013ko udaberrian 37 etapa osatuz, Euskal Herrian zehar burututako 4400km-ko txirrindula bidaia, 800 herri eta 175 mendate igaro zituen. Kirola, paisaiak, ohiturak, mendiak, animaliak, itsasoa... Euskal Herriko aniztasunaz gozatzeko aukera ederra!

Udaberri aldera Literatur Lehiaketa antolatuko dugu eta Patxi Gallego ilustratzailearekin (4. maila) eta Gorka Calzada idazlearekin (2. maila) literatur saioak burutuko ditugu Liburuaren eguna ospatzeko.

2014/12/15

Urteko azken astea

Jada 2014 urtea bukatzear dago. Azken aste honetan ekintza mordoa antolatu dira ikastetxean. 
Alde batetik, 3. eta 4. mailako ikasleek Hezkuntza afektibo-sexualarekin jarraitzen dute. 
Lehenengo mailako Arkeologia Tailerreko ikasleak Ekainberrira doaz asteazkenean. 
Bigarren mailako ikasle guztiak Gasteizeko Santa Maria katedrala ezagutzeko aukera izango dute, baita Erdi Aroko auzoa ere, asteartean, hain zuzen ere. 
Hortaz aparte, Informatika arloko ikasleek Gabonetako postalak ekoiztu dituzte. Haien artean, bozketaren bidez, bat izango da aukeratua.
Ostiralean, urtero bezala, Gurasoen Elkarteak guztioi emango digu txistorra hamaiketakoaren orduan.
Gogoratu Udal Liburutegiak irekita daudela (Ikust Alaia liburutegiko ordutegia hau da Gabonetan: Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 13:00 eta 16:00 - 20:00.
Larunbata: 9:00 - 13:00). Eitb.eus-en zinema euskaraz aurki dezakegu goxo etxean geratzeko. Irungo Udalak ere jarduera asko antolatu ditu egun hauetarako, adibidez, Gauproject, Bitamine Faktoriaren ideia originala. Bertan, erosketak egiten, kalean doan edo aisialdiaz disfrutatzen ari den jendea ustekabean harrapatzea proposatzen da musikarekin eta soinuarekin erritmikoki ordenatzen diren irudien eta bideoen proiekzioen bidez.

Ondo pasa oporretan!!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

2014/12/09

OINAK BURUAN


 
Gipuzkoako Eskolarteko 2015eko bertsolari txapelketan parte hartzeko aukeratu dute Peio Iriarte ikaslea, nahiz eta aurten hasi den bertso eskolan jo ta ke. Zorionak Peio eta zorte on!!!

2014/12/04

49. DURANGOKO AZOKA

KULTURAREN PLAZA

Hemen daukazue Durangoko Azokaren 49. ediziorako prestatu den ekitaldien egitaraua, diziplina guztietatik apur bat daukana, literaturatik film laburretara, antzerkitik musikara... Beteta eta bizi-bizi dator Kulturaren Plaza.
Guztira, 240 stand eta 150 ekitalditik gora, guztietara joateko desiatzen gaude. Ekitaldi guztiak dire debalde, Plateruenako bi kontzertu handi izan ezik:
  • Hesian eta Vendetta taldeak ariko dira abenduaren 5ean (ostirala - 23:00), bi taldeek ekarriko dituzte kanta berriak oholtza gainera. Sarrerak erosteko (12€): plateruenasarrerak.eu
  • Gatibu, abenduaren 7an (igandea - 23:00) bere disko berria aurkezteko estreinako kontzertua emango dute kafe antzokian. Sarrerak erosteko (12€): plateruenasarrerak.eu

eLiburutegia martxan

Zer da eLiburutegia?
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen plataforma bat da Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke.

Zer aurkituko duzu eLiburutegian? 
Formatu digitalean irakurtzeko aukera. Azken nobedadeak, literaturako klasikoak,...
Baldintzak: 
1. Sareko liburutegi bateko bazkide izatea. Oraindik ere bazkide txartela ez baduzu, eska ezazu hurbilen duzun udal liburutegian. 
2. Internet-konexioa 
3. Gailu bateragarria eta Interneterako sarrera izatea.
Nola sartu eLiburutegira? 
http://www.liburuklik.euskadi.net/prestamo-digital?locale=eu web gunean.
Euskadiko Irakurketa Sareko Publikoko bazkidea bazara liburutegiko beste zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun datu berdinak (bazkide zenbakia eta pasahitza) sartzearekin nahikoa da. 
Pasahitza ahaztu baduzu zure liburutegira jo beharko duzu eta berri bat emango dizute. 
Oraindik ere sareko liburutegi publiko bateko erabiltzailea ez bazara eska ezazu zure txartela zure udal liburutegian eta plataformara sartzeko beharrezko datuak emango dizkizute.
eLiburutegiaren mailegu baldintzak hauek dira:
- Maileguen iraupena 21 egunekoa izango da.
- Erabiltzaile batek gehienez bi liburu hartu ahalko ditu maileguan aldi berean.
- Gainera, erabiltzaile batek hartutako bi maileguetaz gain, erreserba bi egiteko aukera izango du.
- Mailegua iraungi baino 5 egun lehenago, gogorarazteko mezua bidaliko zaio erabiltzaileari.
- Mailegatutako liburua eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi berean.  

 

ABENDUAREN 3A, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu dira gure ikastetxean.
Dagoeneko pegatina  eta literatura lehiaketen irabazleen izenak badakizkigu. 4Ako Marina Erkiziak pegatina lehiaketa irabazi du "Euskara denon ahotan" ekoizpenarekin. Partaide guztien artean egindako zozketan 1Eko Irune Martinez izan da zinemako bi sarreren irabazlea.
Literatura lehiaketa 4Cko Nahia Pérez de San Romanek irabazi du. Idazlan unkigarria aurkeztu du euskararen inguruan. Nahia Sayarrek ere aipamen berezia jaso du lan bikaina egin baitu. Parte hartzaileen artean Leslie Arenasek lortu ditu zinemarako bi sarrera doan. ZORIONAK!!!

Aritz Irazoki, Unai Arruabarrena eta Jon Sanchezek ekoiztu dute sarreran  MURAL handi bat "Euskararen trena" leloarekin. Ikasleek post-it ak itsatsi dituzte hainbat aipurekin. 
2. eta 4. mailetako ikasleek MINTZODROMOA ospatu dute 6. saioan, non launaka gimnasioan eseri eta haien artean elkarrizketak izan dituzten bitxikeri, azken berri edota norbere kontuei buruz. 
Gero denak patiora atera gara eta TRIKITIXA taldeak girotu du goiz hotza.
EUSKARAK 365 EGUN!!!

2014/12/02

‘Loreak’ filma proiektatuko dute igandean Itsas Etxea Auditoriumean

Donostiako zinemaldian harrera oso ona izan zuen filmak
Donostiako zinemaldian harrera oso ona izan
zuen filmak, Jon Garaño eta Jose Maria Goenaga 
zuzendarien Loreak filma arrakastatsua ikusteko 
aukera izango da hilaren 7an Hondarribian. 
20:00etan emango dute eta sarrerak 4 euro 
balio du. Dagoeneko Internetez eros daitezke; bestela, 
emanaldia baino 
bi ordu lehenago irekiko dute leihatila igandean. 
-n 
kaleratutako berria da hau.